2026-11-01
HomeIndustriaMetalgintzaPatronala eroso dago negoziaketan UGT eta CCOOek sinaturiko Estatu mailako hitzarmenarekin

Patronala eroso dago negoziaketan UGT eta CCOOek sinaturiko Estatu mailako hitzarmenarekin

LAB sindikatuak argi izanda ezinezkoa dela lan hitzarmen sektorial indartsu bat izatea Madrili begira egonda, beste sindikatuei Nafarroako Metaleko lan hitzarmena lan erreformatik blindatzeko beharrezko den batasun sindikalaren alde lan egiteko eskatzen die.

Nafarroako Metalgintzako negoziaketa hasi zenetik 15 bilera egin direnean Patronala lan hitzarmenaren negoziaketan eroso dagoela ikusten da. Batetik Espainiako Gobernuak inposatzen duen araudiak (lan erreforma) eta Madrilen gaur egunera arte UGT eta CCOOrekin sinaturiko akordioak (negoziazio kolektiboaren egitura eta AENC) aitzakiatzat hartzen dituelako eta bestetik, pasa den abenduaren 14ean sinatu zuten dokumentuaren arabera, Metaleko hitzarmen estatala izanen dena, orain arte Nafarroan negoziatu beharreko puntu batzuk hitzarmen estatalera pasatu baitira.

Aurrerapauso eza eta negoziaketaren blokeoa, bertze arrazoi batzuk tarteko, Patronala UGT eta CCOOrekin sinaturiko Estatu Mailako Metaleko lan hitzarmen honen esperoan zegoelako eman da, zeinak Nafarroako hitzarmena ahuldu egiten duen.

Argi izanda ezinezkoa dela lan hitzarmen sektorial indartsu bat, metalgintzako Nafarroako langile guztien beharrak aseko dituena, Madrilen negoziatzen denak baldintzatzen badu, eta argi izanda honek sektoreko langileen lan baldintzak okertuko dituela, LABek bertze sindikatuei egindako enplazamendua mantentzen du; beharrezkoa den batasun sindikal bat ematea, honek negoziazio kolektiboaren blokeoa apurtzea eta Nafarroako Metaleko lan hitzarmena lan erreformatik blindatu dezan, honako minimo hauetan:

1. Nafarroako Lan hitzarmena Estatu mailakoaren gainetik jartzea
2. Lan erreformaren ondorioak ekiditea
3. Mugarik gabeko ultraktibitatea agertzea (Hitzarmen berri bat sinatu arte aurrekoak indarrean jarraituko du.
4. Herrialdeko Metaleko hitzarmenaren defentsa, minimoen erreferente bat izan dadin sektorean, honen azpitik deus ere sinatzeko aukera ekiditea enpresetan.
5. Soldata, lan ordu eta abarretan nahitaezko arbitrajearen bidezko deskuelgerik ez.

Gaur egungo egoera kontutan hartuta eta argi izanda patronalak ez digula deus ere oparituko, nahitaezkoa da konfrontazioa eta mobilizazioaren tresna erabiltzea aipatu puntuak defendatzeko, baldin eta langileen beharretara egokituko den Metalgintzako industriaren lan hitzarmen bat nahi badugu.

Kontrakoa hitzarmenaren ahultzean laguntzea izanen zen eta lan erreformaren neurri atzerakoienen edukiak onartzea

Oraindik ez dugu sindikatu honek UGT eta CCOOri egindako enplazamendu publiko eta pribatuen erantzunik jaso

Mahai negoziatzailearen hurrengo bilera 2013ko urtarrilaren 17an izanen da.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....