2026-10-31
HomeIndustriaMetalgintzaLABek herrialdeko hitzarmenaren aldeko apustuari eusten dio Gipuzkoako metalgintzako mahaiean

LABek herrialdeko hitzarmenaren aldeko apustuari eusten dio Gipuzkoako metalgintzako mahaiean

Gaur, abenduak 12, Gipuzkoako metalgintzako herrialdeko hitzarmenaren mahaia bildu da berriz ere. Gaurkoan LABek azken bileran aurkeztutako proposamenari erantzun zaio. ADEGIk ultraaktibitate mugagaberik eta inaplikazioaren klausularik ez duela onartuko adierazi eta proposamen gisa, indarrean dagoen hitzarmena 2 urtez indarrean mantentzea eta soldaten izoztea aurkeztu du.

LABek hitzarmenaren aldeko apustua mantentzen du, eta argi utzi du negoziazio honetan akordioa erdiesteko beharrezko baldintza izango dela hitzarmena derrigorrezko aplikaziokoa izatea metalgintzako herrialdeko enpresa guztietan.

Hurrengo bilera abenduaren 27an izango da, bertan, LABek blindajearen inguruko proposamen zehatza aurkezteko konpromisoa hartu du.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....