2026-05-10
HomeIndustriaPapergintzaLABek salaketa berri bat jarri du Lan Ikuskaritzan Smurfit enpresaren jarrera salatzeko

LABek salaketa berri bat jarri du Lan Ikuskaritzan Smurfit enpresaren jarrera salatzeko

Iurretako Smurfit Nervión S.A-n LABen kontrako jazarpen sindikala, ez da kontu berria, aspaldikoa da, baina bereziki azkeneko hauteskunde sindikaletatik, egoera asko okertu da, jasaingaintza bilakatu delarik.

Lehenik eta behin, enpresako komitea ELA eta LABen delegatuez osatuta dago, ELA-k gehiengoa daukalarik.

Urte honetan, Otsailean konkretuki, LAB Sindikatuko delegatuek Lan Ikuskaritzan salaketa bat jarri zuten informaziorik jasotzen ez zutela argudiatuz (Langileen Estatuak erregulatzen du eskubide hori). Salaketa tarteratu baino lehen LAB-ek bilera bat eskatu zuen zuzendaritzarekin, gai hau lantzeko, konponbide bat lortzeko asmoarekin, ezezko borobil bat jaso genuen.

Inspektoreak enpresari gomendio batzuk eman zizkion informazioa bi sail sindikalei helarazteko. Enpresak Inspektorearen gomendioak alde batera utziz, haratago joan zen. Izan ere, enpresako hitzarmenaren negoziazioan murgildurik geundelarik, ELAko ordezkariek eta enpresak aurre-akordio bat sinatu zuten, LABek ez zuen aurre-akordio hori sinatu hitzarmenaren blindajea eta lan erreforma aplikatuko ez zutenaren konpromisorik ez baitzen kontenplatzen. Hori dela eta, enpresak ELAko ordezkariekin bilerak egiten aritu zen, hitzarmenaren amaierako akordiorarte, negoziazio kolektiboaren prozedimendua urratu zutelarik, amaierako akordioaren bitartez lortzen baita hitzarmen kolektiboa, eta ez da posible batzorde negoziatzailea osatzen duen alde bat barik, kasu honetan LAB sindikatua….albo batera utziz hitzarmen kolektibo bat sinatzea.

Hori gutxi balitz, bereziki jazarpen honen eraginik zuzenena ebentualek pairatzen dute, enpresak bere afiliazioaren (edo afiliatu izan barik, baina LAB sindikatuko jarraitzaile izanda) susmoa baldin badu, ez dio kontratua berristen edota kaleratua edo zehatua da edozein aitzakipean, kasu hau ondo ezagutzen dugu, aurten gure afiliatu bat kaleratua izanda ebentuala izanik, eta lehenengo instantziako epaitegiaren aburuz bidegabeko kaleratze baten aurrean gaudela zehaztu du emandako epaian, kontratazioan iruzurra eman dela adieraziz. Enpresak sententzia errekurritu du, eta irmotasunaren esperoan gaude.

Azkeneko gertakariak irailaren 26ko greba orokorrean eman dira, enpresak greba eskubidea urratu du, salaketa bat jarri dugu Lan Ikuskaritzan, grebaren ondorioz enpresaren jokaera eta jarrera salatuz, izan ere, enpresaren helburua lan zentrua irekita izatea izan da, funtzionamendu normala aztoratu gabe, greba eskubidea urratuz.

Egoera konpontzen ez den bitartean neurriak hartzen jarraituko dugu eremu legalean eta publikoan; ez dugu ez LABen aurkako, ez gure delegatuen aurkako eta are gutxiago, gure afiliazioarenganako jarraipenik onartuko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea aldarri Bilboko kaleetan

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok deituriko manifestazioan bildu gara gaur, euskararen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikal antolatua arbuiatu eta, aurrerapenari trabak jarri baino,...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sektorean greba deitu dugu

LAB, TEKNIKARIOK, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuak gara deitzaile, eta maiatzaren 15a izango da greba eguna, sektore horretan deituko dugun lehendabizikoa, hain zuzen ere.

Garbiñe Aranburu eta Urko Aierbe: “Euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde, kalera!”

Hemen duzue Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren eta Urko Aierbe Euskara idazkariaren iritzi artikulua. Bihar larunbata, maiatzaren 9an, manifestazioa deitu dugu Bilbon, "Euskaraz bizitzeko eta...