2026-10-13
HomeOharrakZerbitzu PublikoakLABek Jaurlaritzan aurkezturiko idatzia

LABek Jaurlaritzan aurkezturiko idatzia

Espainiako Gobernuak Trenbide-alorra pribatizatu eta liberalizatuko duela iragarri du eta albiste horiek langileak eta jendartea bera larritu ditu. Gainera, herri honi eragiten dioten gaiak hemen erabaki behar direla kontuan hartuta, argi eta garbi adierazten dizugu Euskal Herrian lan egiten dugunez, hemen hartu behar ditugula herrialde baten garapenean hain funtsezko eta hain estrategiko diren trenbide-egitura eta azpiegiturei buruzko erabakiak.
LAB sindikatuaren iritziz, 30 urtetik gora joan direnean Eusko Jaurlaritzan orain arte izandako gestoreek trenbide-ahalduntzak gurera eskualdatzea galdegin barik, eta are gehiago gaurko zalantza-giro honetan, bada garaia dagokigun eskubide hori behingoz gauzatzeko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu galdegin eta aldarrikatzeko estatuko administrazioaren mendean baina Euskal Autonomia Erkidegoan dauden trenbide-azpiegituren, langileen eta aktiboen gaineko erabakimena gure herriari emateko, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko baditu.

Horrela urrats handia egingo dugu Euskal Herriko trenbide-garraioaren erabateko garapenean, lehendik euskal administrazioen esku dauden trenbide-garraioko enpresa publikoekin batera (EuskoTren, ETS, Metro Bilbao), trenbide-kudeaketarako enpresa publiko bakarra eratzeko, erabakimenez, etorkizunean gainerako garraiobideen funtsezko sare nagusia izan behar duen oinarrizko zerbitzu publikoa herritar guztien zerbitzura jartzeko, gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik, eta gure herriaren onerako.

Begirunez,

En Bilbao a 19 de junio de 2012

David Rasines Oribe.
Garraio eta Itsaso arloen LAB sindikatuko arduradun


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...