2026-09-18
HomeEkintza Sindikala7 orduko mobilizazioa prekarietatearen aurka Hego Uribe-Arratian

7 orduko mobilizazioa prekarietatearen aurka Hego Uribe-Arratian



Azaroaren 5ean LAB sindikatuak prekarietatearen aurkako 7 orduko mobilizazioa burutuko du Hego Uribe-Arratia eskualdean. “Prekarietatearen aurkako eguna!” ekimena langileon egungo politikak medio pairatzen ditugun prekarietate egoerei aurre egiteko aldarrikapenetarako bozgorailua izan nahi du: 35 orduko lan-astea eta 1.200 euro gutxieneko soldata aldarri hartuta.

Ekimen honen bidez, giro eroso eta desberdin batean, geure esperientziak zein gogoetak ahalik eta jende gehienarekin elkar trukatzeko aukera izatea bilatzen dugu. Horretarako goiz osoko, zazpi orduko, egitaraua prestatzen ari gara, aldarrikatzen dugun 35 orduko lanastean egun bateko jarduna irudikatuz. Basauriko Trintxera Plaza elkargune nagusi bezala hartuta, afiliatu eta gainontzeko herritarren aldarrikapen eta aisialdia eguna bihurtzea espero dugu datorren Azaroaren 5a. Animatu eta parte hartu!

EGITARAUA

9:00 Mendi Martxa
7 kilometroko ibilbidea: Trintxera plazatik Malmasinera. AHTko proiektuak geure inguruan izango duen eragina ezagutzeko aukera izango dugu.

10:00 Prekarietatearen kontrako idei faktoria zabalduko da (Haurtzaindegia egongo da).
Trintxera plazan Prekarietatearen kontrako azoka eta argazki erakusketa: “35 irudi prekarietatearen kontra”.

11:00-13:00 Idei tailerrak
Arlo desberdinetako jendearen gunea, bertan esperientziak konpartitzeko eta alternatibak bilatzeko aukera izango dugu.

13:00 Mosaiko erraldoia
Trintxera plazan. Tailerretik ateratako ideien soinuarekin osatuko da geure aldarrikapen mosaikoa.

13:30etatik aurrera Bertso saioa, Barrikote eta erromeria.
Trintxera plazan, mobilizazioaren amaiera jai giroan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.