2025-12-19
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaNafarroa galbidean jarri duten neurrietan sakontzea proposatu du UPNk

Nafarroa galbidean jarri duten neurrietan sakontzea proposatu du UPNk

Gaur Nafarroako Parlamentuan izandako eztabaidan Yolanda Barcinak Nafarroak pairatzen duen krisia areagotuko luketen neurri berriak proposatu ditu. Lehenik, erreforma fiskal sakona egiteari uko egin dio eta Nafarroako diru-kutxa hustu duen politika txikitzaileari eutsi dio (Nafarroako Ubidea, Abiadura Handiko Trena).

Era berean, Opus Dei-aren holdinga bultzatzearren diru publikoa desbideratzen jarraitu nahi du, CIMAko operazio lotsagarria bi ikerkuntza gune berrietan errepikatuz eta Donapea emanez herritarren gehiengoaren nahiaren aurka.

Bestalde, Barcina gezurretan ari da oinarrizko zerbitzu publikoak sostengatzen jarraituko dutela esaten duenean: urte honetan mila lanpostutik gora galduko dira Osasunbidean eta 350 Hezkuntzan Gobernuak ezarritako neurrien erruz, operazio medikoak zentro pribatuetara eraman eta ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten Opusen ikastetxeei diru-laguntza mantentzen dien bitartean. Nola hitz egin dezake Barcina andereak enpleguaren sorreraz, bere Gobernua denean lanpostu gehien suntsitzen ari den patronala?

UPN gehiengo langilearen kontra gobernatzen ari da eta horregatik eskatzen dugu, berriro ere, Gobernuaren dimisioa, hauteskundeak deitzea eta Nafarroaren etorkizun ekonomiko eta politikoaren inguruko eztabaida soziala irekitzea, non herritargoak izango duen hitza eta erabakia.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...