2025-12-27
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaLABek Carrefour salatu du ordutegi komertzialen muga gainditu izanagatik

LABek Carrefour salatu du ordutegi komertzialen muga gainditu izanagatik

Eusko Jaurlaritzaren Industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo saileko delegazioetara jo du LABek salaketa egiteko, Carrefourrek ordutegi komertzialen muga gainditu duela-eta. Joan den uztailaz geroztik, eta Mariano Raxoik ordutegi komertzialen araudia aldatu eta ordutegi komertzialak, asteko gehienez 72 ordukoak zirenak, 90 ordutara zabaldu eta gero, Carrefour lehenengo enpresa izan da —EAE osoan bakarra— ordutegia zabaldu duena, jakinik hemen Eusko Jaurlaritzak duela ordutegi komertzialen Ordenaziorako eskumena, eta zentzu horretan ez dela aldaketarik eman. 
Carrefourrek, beraz, euskal arautegia hautsi du, eta hori salatzeko mobilizazioak egingo ditugu lan zentruetan, oraingoan Carrefour, eta aurrerago besterik balitz, ordutegi komertzialen mugak gainditzen dituen enpresa oro salatzeko.

Carrefourrek helburu argi bat du, igande eta jai egunetan irekitzea galarazten dion edozein traba edo arau haustea. LABek ez du onartuko hemen ordutegi komertzialak gehiago zabaldu edo luzatzerik. Gure eredu sozialaren eta kontsumo arrazionalaren alde egin behar dugu, eta noski, merkataritzan lanean ari diren langileek duten atsedenerako eskubidea ere bai. 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...