2025-12-25
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLAB sindikatuak bat egiten du Ikatz meatzaraien borrokarekin eta burutzen ari diren...

LAB sindikatuak bat egiten du Ikatz meatzaraien borrokarekin eta burutzen ari diren protestekin

LABek bere babes osoa eta elkartasuna adierazten die Asturias, Aragoi, Gaztela eta Estatu espainiarreko beste hainbat Herritan euren lanpostuen alde greban eta borrokan 40 egun baino gehiago greban daramatzaten ikatz meatzariei. Halaber, bihar uztailak 11 Madrilen manifestazio batekin amaitzekoa den meatzarien martxarekin bat egiten du sindikatu honek.


Meatzari hauek Alderdi Popularreko (PP) Gobernuak burutu nahi duen meategien itxieraren aurka ari dira borrokan. Izan ere, hurrengo aurrekontuetan ez dira aurrikusten sektore honen biziraupenerako beharrezkoak diren diru iturriak, eta horrela Estatu espainiarreko 30.000 langilek euren lanpostua arriskuan dakusate. Beraz, meategien itxiera bilatzen du PPk datorren urteko aurrekontuetatik kanpo utziz sektore hau, nahiz eta Europatik sektore honetarako aurrikusten diren laguntzen murrizketaren aurka dagoela esan.

Bankiari 23.000 milioi eta Banka osoari 100.000 milioi euro inongo baldintzarik gabe emango dizkien PPko Gobernu ultrakontserbadore horrek ez dauka inongo borondate politikorik meatzagintza bezelako sektore estrategiko batean 400 milioi inbertitzeko. Gainera, langile hauekin negoziatu beharrean, erreprimitu egiten ditu.

Euskal Herritik LABek bere babes eta elkartasun osoa adierazten die Asturiasen, Gaztelan, Aragoin eta Estatu espainiarreko beste Herri batzuetan borrokan ari diren meatzariei, eta euren bidezko eskariei. Halaber, euren aurkako jazarpena salatzen dugu eta Estatu espainiarreko gobernuei eta europar instituzioei sektore honen biziraupena berma dezaten eskatzen diegu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...