2026-01-14
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakEnpresa komitean %68ko ordezkaritza izatea lortu du LABek

Enpresa komitean %68ko ordezkaritza izatea lortu du LABek

Haurreskolak Patzuergoan Bizkaiko eta Arabako 30 delegatuak aukeratzeko hauteskunde sindikalak egin berri dira. 1000 langile baino gehiago deituta zeuden bi lurralde hauetan bozketan parte hartzeko. Parte hartzea oso handia izan da eta izandako emaitza, nabarmentzekoa: LAB sindikatuak bere posizioa indartu egin du eta guztira 19 delegatu lortu ditu. Bizkaian eta Araban eginiko hauteskude sindikaletan nagusi izan da LAB, orotara 5 ordezkari gehiago lortuz.
BIZKAIA. 17 ordezkaritik 12 lortu ditu LABek, lehen baino 3 gehiago

Mahaia honela geratu da: 12 LAB, 4 STEE-EILAS, 1 ELA

ARABA. 13 ordezkaritk 7 lortu ditu LABek, lehen baino 2 gehiago

Mahaia honela geratu da: 7 LAB, 3 STEE-EILAS, 3 ELA

Gipuzkoan iaz burutu ziren hauteskundeak eta LABek 13 delegatu lortu zituen.

Emaitza bikain horiei esker, LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoan guztira 32 delegaturen ordezkaritza dauka, enpresa komiteko % 68 hain zuzen ere.

Emaitza hauekin, sindikatu honek azken lau urtetan egindako lanaren balorazio positiboa jaso du langileen partetik. Oso lan gogorra egin da, murrizketak salatzeko, langileen lan baldintzak babesteko, lan hitzarmenaren inguruan negoziatzeko eta Haurreskolak Partzuergoak eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuan egin duen kudeaketa eskasa eta konpromiso falta salatzeko. Lan honek guztiak langileen babesa jaso du eta, era berean, sindikatu honek langileekiko konpromisoa berretsi egin du.

Hurrengo urteetan (orain arte bezala) LABek kalitateko zerbitzu baten aldeko apustua egingo du, horretan jarraituko dugu, Lan Hitzarmena erreformaren aurrean babesteko eta aurrera begira lan baldintzak hobetzeko. Gure helburua da 0-3 zikloan kalitatea hobetzea eta zerbitzua euskalduna, unibertsala eta doakoa izatea.

Euskal Herrian, 2012ko ekainaren 27an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako Foru Aldundiak haurtzaroko eta emakumeentzako baliabideak narriatu ditu

LAB sindikatuak Gizarte Ongizaterako Foru Institutuaren (GOFE) erabakiek eragindako ziurgabetasuna, prekarizazioa eta aurreikuspen falta salatu ditu. Erabaki horiek Hazten eta Sortuleku baliabideei eragiten diete,...

Korrikarekin bat egitera eta lantokietan berau sustatzera dei egiten die LABek langileei

Erabateko inplikazioa izango du LABek Korrikan; besteak beste, herriz herri martxan jarritako Korrika batzordeetan, sail sindikalen kilometroen bidez eta hiriburuetako kilometro sindikaletan parte hartuz. Ttipi-ttapa,...

LABek Venezuelako kontsulatuarekin bilera egin du Donostian

LAB sindikatuak Venezuelaren aurkako eraso militarra, AEBen esku hartze inperialista eta Nicolas Maduroren bahiketa salatu ditu, eta Venezuelako herriarekiko elkartasuna berretsi du. LAB sindikatuak bilera...