2026-01-14
HomeZerbitzu PribatuakBankaBanco Sabadell askatasun sindikala erasotzen ari dela salatzeko mobilizazioak egingo ditu LABek

Banco Sabadell askatasun sindikala erasotzen ari dela salatzeko mobilizazioak egingo ditu LABek

Banco Guipuzkoanoko ordezkari sindikalak ezabatu nahi ditu Sabadellek; horren aurka bi elkarretaratze egingo ditu LABek gaur Donostian "Murrizketa sindikalik ez!" Lelopean.

Elkarretaratzeak
9:30etatik 10:30etara Epaitegien aurrean
11:30etatik 12:00etara Banco Guipuzcoanoren bulegoen aurrean

Hain zuzen ere, Banco Sabadellek Banco Guipuzcoano xurgatu duenetik, integrazio horren ondorioz Banco Sabadellek ordezkari sindikalen kopurua murriztu egin nahi du, Banco Guipuzcoanoko ordezkariak ezabatuz (tartean langileen ordezkarien eskubideen gaineko mehatxuak ere egin ditu Sabadellek). LABek Sabadelleko zuzendaritzari argi eta garbi adierazi dio berriro hauteskunde siundikalak egin artean, Guiapuzcoanoko delegatuek langileen ordezkariak izaten jarraitzen dutela, indarrean den legediak ezartzen duen bezala. Enpresak ordu sindikalak deskontatzeko mehatxuarekin erantzun du.

Sabadelleko zuzendaritzak hartutako norabidearen aurrean, LABek epaitegietara jo du eta gaur dira gaia aztertzekoak. Hori horrela, LABek elkarretaratze bi egingo ditu bihar DONOSTIAn.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako Foru Aldundiak haurtzaroko eta emakumeentzako baliabideak narriatu ditu

LAB sindikatuak Gizarte Ongizaterako Foru Institutuaren (GOFE) erabakiek eragindako ziurgabetasuna, prekarizazioa eta aurreikuspen falta salatu ditu. Erabaki horiek Hazten eta Sortuleku baliabideei eragiten diete,...

Korrikarekin bat egitera eta lantokietan berau sustatzera dei egiten die LABek langileei

Erabateko inplikazioa izango du LABek Korrikan; besteak beste, herriz herri martxan jarritako Korrika batzordeetan, sail sindikalen kilometroen bidez eta hiriburuetako kilometro sindikaletan parte hartuz. Ttipi-ttapa,...

LABek Venezuelako kontsulatuarekin bilera egin du Donostian

LAB sindikatuak Venezuelaren aurkako eraso militarra, AEBen esku hartze inperialista eta Nicolas Maduroren bahiketa salatu ditu, eta Venezuelako herriarekiko elkartasuna berretsi du. LAB sindikatuak bilera...