2026-06-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOrdu eta erdiko lanuzteak egin dituzte gaur La Asuncioneko langileek

Ordu eta erdiko lanuzteak egin dituzte gaur La Asuncioneko langileek

"Mobilizatzen jarraituko dugula jakinarazi nahi dugu, Eusko Jaurlaritzak eta Asuncioneko zuzendaritzak gure eskualdean eragin duen arazoa sakonetik konpondu arte". Horixe iragarri zuten langileek urtarrila bukaeran egindako agerraldian, eta horretan ari dira, mobilizazioz mobilizazio. Hain zuzen ere, otsaileko astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu eta erdiko lanuzteak egingo dituzte, 8:00etatik 9:30ak bitartean. Horrekin batera, beste hainbat ekimen egingo dituzte; hilaren 28ko greba eguna eta manifestazioa, kasu.

Lanuzteak egiten ez dituzten egunetan, elkarretaratzeak egingo dituzte goizeko atsedenean, 8:00etatik 8:20era. Era berean, Tolosako inauterien etorrerarekin, La Asuncioneko lan gatazka ikusgarri egin nahi dutela jakinarazi dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea mehatxatzen dituzten dekretuen aurrean, elkarrizketa exijitu diogu Bizkaiko Foru Aldundiari

Aniztasun funtzionalaren sektoreko LABeko delegatuek eta dekretuek eragiten dieten familiek esku-hartze publiko bat egin dute Batzar Nagusietan, eta 2026ko apirilaren 1ean onartutako Foru Dekretuen eragina aztertu dute.

LAB sindikatuak 75 ekarpen egin dizkio Nafarroako Unibertsitate Sistemaren Foru Lege Aurreproiektuari sistema publiko, propio eta euskaldunago bat bultzatzeko

LABek, era berean, Euskal Herriko gainerako unibertsitateekin lankidetza handiagoa izango duen unibertsitate-sistema propioaren eskumenak indartzea proposatu du. Joan den ekainaren 12an amaitu zen Nafarroako Unibertsitate...

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...