2026-09-04
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaMobilizazio gehiago iragarri dituzte Garbialdiko langileek

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte Garbialdiko langileek

Maiatzean egoera hobetzeko beste proposamenik jasotzen ez badute, greba deialdia sartuko dute.

Hauxe da Garbialdiko langileek egindako oharra:

Pasa den abenduaren 5ean astero burutzen ari diren mobilizazioak martxan jarri genituen Garbialdi eta Foru Aldundiko garbitzaileen arteko hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko borondatearekin.

Hitzarmen hau 2012. urtean hasi zen negoziatzen eta ordutik hainbatetan salatu behar izan dugu enpresaren immobilismoa, bere interes falta eta, oro har, mahaian erakusten duen fede txarra. Bere eskaintza erraz laburbildu daiteke: egunean 0.14€-tako soldata igoera lanaldi osoa dutenentzat. Partzialitateak gogor jotzen duen sektore honetan, kontuak atera!

Abenduaren 5etik geroztik, birritan batzartu gara Garbialdirekin, posturak gerturatzeko balio zezakeen eskaintza berri bat entzuteko itxaropenarekin.

EZ DA HORRELAKORIK GERTATU. Enpresak ez du proposamen berririk egin eta oraingo hauetan gainera ez du ezta aitzakiaren bat ipintzeko esfortzurik egin. Gainera, mahaian dauden ordezkariei eskubide sindikalak ukatzen dizkiete eta, are gehiago, aurrera eraman ditugun mobilizazioen inguruan komentario kritikoak egitera ausartu dira.

Euren jarrera, langileenganako errespetu falta izugarria erakutsi egiten du eta negoziazioa aurrera eramaten saiatzen ari garenontzat iraingarria bilakatzen hasi da.

Hasieran esan genuen eta oraingo honetan errepikatuko dugu: EZ BADUZUE ADITU NAHI, BEHINTZAT ENTZUNGO GAITUZUE.

Langileek asanblea batean, grebara joatea erabaki dute. Maiatzan beste proposamena ez badaukagu greba deialdia sartuko dugu.

Aste honetan apirilak 18,19 eta 20 eta datorrena 23 eta 24 Capuchinos kalean konzentrazioak egingo ditugu. Goizeko 11etatik-12etara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...

LABek eskari zuzena egin dio FVEMi, Bizkaiko metalgintzan dagokion erantzukizunari heldu eta negoziatzen has dadin

Patronala edukirik gabe azaldu da 57.000 langile baino gehiagori eragiten dien hitzarmenaren negoziaziora. Negoziazio mahaian euskara lehenetsi du LABek, eta irekita dauden gainerako 47...