2026-11-02
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakApirilaren 10erako Duintasuna Elkarteak Donostian deitu duen manifestazioari babesa eman diogu

Apirilaren 10erako Duintasuna Elkarteak Donostian deitu duen manifestazioari babesa eman diogu

Pentsio duin eta Euskal Herrirako Gizarte Segurantzako Sistema Propioaren aldeko protesta Bulebarretik irtengo da, 12:00etan. Guztiz sinesten dugu Babes eta Gizarte Segurantzaren Euskal Sistema Propioak bakarrik ziurta ditzakeela pentsioak.

Pentsiodunok murrizketak eta Gobernuen erasoak nozitzen ari garen honetan, are beharrezkoagoa da mobilizazioa. Eskubideen defentsa eta bizi-baldintza duinak bermatzearen aldeko aldarrikapena, baita pentsiodunontzat ere, presente egon behar kalean zein erakundeetan.

LABek, Eskubide Sozialen alde Pentsiodunen Plataformek egin zuten sinadura-bilketa babestu zuen antzera (EAEko 71.000 lagun baino gehiagok eta Nafarroako 7.300 lagun baino gehiagok bat egin zuten aldarrikapen zuzen horiekin), bat egiten du Duintasuna Elkarteak apirilaren 10erako Donostian deitu duen manifestazioarekin.

Miseriazko pentsioei aurre egiteko, zeintzuekin pentsiodun gehienek pobrezia atalasearen azpitik kobratzen duten, pentsioek eros-ahalmena galdu izanari, osasun berrordainketari eta gobernuek ezarri dituzten murrizketei aurre egiteko (neurriok, maiz, Toledoko Itunean oinarrituak), inoiz baino beharrezkoagoa egiten da Bertako Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema aldarrikatzea Euskal Herriarentzat, orainean eta geroan duintasunez bizi ahal izatea ahalbidetuko dizkien pentsio publikoak bermatuko dizkien euskal pentsiodunei, bizitzako azken urteetan.

Horregatik, eta Bilbon joan den larunbatean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatu zuen manifestazioan egin genuen antzera, pentsiodunon aldarrikapenak jendarteratzen jarraituko dugu. Dei egiten diegu Gipuzkoako pentsiodunei apirilaren 10erako Duintasuna elkarteak deitu duen manifestazioan parte hartzera. Gipuzkoako 183.000 pentsiodunek, gehien-gehienak emakumeak, ezin dezakete miseriazko pentsioekin iraun; erakundeei dagokie duintasunez bizi ahal izateko gutxiengoa bermatzea.

Guztiz sinesten dugu Babes eta Gizarte Segurantzaren Euskal Sistema Propioak bakarrik ziurta ditzakeela pentsioak. Estatutik, Toledoko Itunetik eta haren Kutxa Bakarretik ez dugu ezer espero, murrizketa gehiago ez bada (honezkero haien berri eman dute). Ez gaude haiek onartzeko gertu! Mobilizazioa eta euskal erakundeei eta hauen arduradun politikoei egin eskakizuna bide bakarra da pentsiodunoi duintasunez bizi ahal izateko etorkizuna ziurta dakigun.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....