2026-09-21
HomeEtxe kaleratzeakAmaia Egaña gogoan izango dugu bihar Barakaldon bere heriotzaren 5. urtemugan

Amaia Egaña gogoan izango dugu bihar Barakaldon bere heriotzaren 5. urtemugan

Duela bost urte, 2012ko azaroaren 9an, Barakaldoko Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen hura etxetik kaleratzear zeudela. Murrizketen lehen biktima izan zen. Bost urte igaro dira orduz geroztik, eta prekarietateak, pobreziak, murrizketek eta etxe kaleratzeen bere horretan jarraitzen dute. Honengatik guztiagatik, eta Amaia Egaña gogoratzeko, elkarretaratze bat egingo dugu bihar hainbat sindikatuk, LABek tartean, eta Langabeen Batzarr, Berri Otxoak eta Argitan elkarteek. Barakaldon izango da protesta, 10:30ean, Bide Onera plazan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.