2026-03-19
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaZestoako Bainuetxeko langileak 2 greba egun burutu dituzte zuzendaritzaren lan eskubideen aurkako...

Zestoako Bainuetxeko langileak 2 greba egun burutu dituzte zuzendaritzaren lan eskubideen aurkako jokaera salatzeko

Zestoako bainuetxeko zuzendaritzak, langileen lan eskubideen aurka izan duen jokaera larrairen aurrean abuztuaren 29 eta 30ean greba egin zuten langileek.

"Tres Mares" enpresak darama Zestoako bainuetxeko kudeaketa. Enpresa honek Kantabrian du zuzenbidea eta Kantabria, Aragoi eta Galizako zentro ezberdinak kudeatzen ditu. Zestoako langileei beste zentroetako lan baldintzak ezarriko dizkiela argudiatuz langileen eskubideak bortizki eraso dituzte.

Enpresa komiteak Tres Maresen jarrera salatu du, inposaketa bidez Gipuzkoako ostalaritzako hitzarmenean jasotako eskubideak ez baititu errespetatu.

Bainuetxeko langileek 2010 urtetik soldatak izoztuak dituzte, patronalak Gipuzkoako Ostalaritzako hitzarmena negoziatzeari uko egin baitio. Abuztuan Zestoako bainuetxeak ondorengo neurriak inposatu ditu:

– Soldatak %25ean murriztu ditu.
– Lanaldia 75 ordutan luzatu du. 1.723 ordutik 1800era. Luzapenak lan egindako orduen balioa %4,5 jaisten du.
– Enpresak 270 orduko dispunibilitatea ezarri du lan egitegiak nahi dituenean aldatzeko. Bizitza familiarra eta lanaren arteko kontziliazioa erabat ezeztatu du.
– Antzinatasuna gogoe murriztu dute, hitzarmenean jasotako 10 hirurtekotatik 2 hiruttekotara pasatzen da.
– Jai egun, gau eta garraio gehiagarriak murriztu dituzte.

Neurri hauek urteko sarrerak %45 murriztea suposatzen du, hilabete honetan 700 euro gutxiago irabazi duten langileak daude.

Langileek, 60 pertsona inguruk, lan baldintzen okertzea ez dutela onartuko adierazi dute eta horregatik mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela adierazi dute.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.