2024-04-24

Zaintza lanak aitortu

2020. urtea atzean utzi berri dugu. Urte zaila izan da zalantzarik gabe. Aspalditik salatzen genituen ixileko zenbait egoera agerian geratu dira Covid 19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz. Oinarrizko lanetan jarduten dutenen, gehienetan emakumeen, egoera prekarioa agerian geratu da. Inolako aitortzarik gabe aritzen dira eta aldi berean bizitza, guztion bizitzak, sostengatzen dituzte.

Erakundeek ez dute inolako neurrik hartu eta datorren urterako aurkeztutako aurrekontuek ere ez dute norabide aldaketarik erakusten. Alderantziz etxean geratu behar dugula errepikatzen digute behin eta berriz, gure arteko hartuemanak mugatu behar ditugula, baina zerbitzu publikoak indartzeko inolako neurririk ez.

LABen iritziz egoerak, ausardiaz jokatzea eskatzen du. Bestelako oinarri bat duten zerbitzu publikoak behar ditugu, borrokatuko behar ditugu. Zentzu honetan, EAEko gizarte zerbitzuen sektorean greba egingo dugu urtarrilaren 26an eta martxoaren 4an. Baina borroka hau ez dagokie soilik bertako langileei. Zerbitzu hauen hartzaile garen heinean, guztioi dagokigu, irabazien ordez gure beharrak lehentasun izango dituzten zerbitzuen alde borrokatzea.

Osasungintzan, hezkuntzan, helduen egoitzetan ari dira mobilizatzen, denontzat hobea izango den eredu baten alde. Baina ezin ditugu bakarrik utzi, besteoi ere badagokigu bere momentuan txalotu genituen bezala gure babesa adieraztea, beraien ondoan borrokatzea.

Pandemiaren aitzakipean banandu nahi gaituzte baina inoiz baino beharrezkoagoa da klase elkartasuna. Borrokak ezin dira mugatu lanzentroetako lau paretetara. Denon artean egin behar dugu zerbitzu publikoen alde, denon artean borrokatu behar ditugu enpresa itxierak zein enplegu suntsiketa. Elkarrekin indartsuago gara.

DEIALDIAK

BILBO.
10:30etan
Ugasko bidea 5etik
( Deustu, San Pio X Plaza)

DONOSTIA.
11:00etan
Bulebarretik

GASTEIZ.
10:30ean
Artium Museotik

MATERIALA

BERRIAK

[td_block_15 category_id=”_related_tag” tag_slug=”zaintza zaindu” limit=”10″]