2025-12-16
HomeIndustriaMetalgintzaWAT enpresako langileak borrokan enpresaren jarrera eta mehatxuak salatzeko

WAT enpresako langileak borrokan enpresaren jarrera eta mehatxuak salatzeko

Mallabian dagoen WAT enpresako langileak borrokan daude enpresaren jarrera eta mehatxuak salatzeko. Uztailean enpresak Konkurtso eskatu zuen eta orain 28 kaleratze suposatuko dituen ERE batekin mehatxatu ditu langileak. Honen aurrean WAT enpresako langileak mobilizaziotan murgildurik daude. Larunbatean manifestazioa egin zuten Mallabian eta biharko, kotxe karabana eta elkarretaratzeak iragarri dituzte.

Uztailean enpresak Konkurtso eskatu zuen, alde sozialarekin inolako akordiotara iristeko asmorik ez zutela argi utziz. Beraien esanetan, Irango bezero bat galdu dute eta enpresaren etorkizuna zalantzan dago. Ordutik asko izan dira enpresako komiteak egin ditugun proposamenak, enpresak guztiei ezezkoa erantzunez egoera larriagotu besterik ez du egin:

1. Berezo garrantzitsu bat galdu dute; langileekin akordiorik lortu nahi ez dutenez, arazo soziala larriagotu egin da; eta, ondorioz, gainerako bezeroengan zalantzak sortu eta konfiantza galdu dute.
2. Zenbat eta denbora gehiago pasatzen utzi eta egoera EZ konpontzeko bidean jarraituz gero; langile GUZTIEN lanpostuak jarri dituzte kolokan.

Komitearekin akordioak lortzeko nahi falta, are gehiago larriagotu da enpresak Lehiaketa egoeran egon eta 28 langilerentzako kaleratze EREa eskatuko duela mehatxu egin duenean.

LAB sindikatuak argi diogu, egoera sailenetan ere hitz egin daitekeela; proposamenak mahai gainean dituzte, baina akordiotara iristeko borondatea falta zaie. Eta ez gaude horrelakorik onartzeko… ez dute enpresaren gestio txarraren erantzukizuna langileek beraien gain hartuko.

Guzti horregatik, WAT enpresako langileak mobilizaziotan murgildurik daude; egunak daramatzate enpresaren aurrean kontzentrazioak egiten; eta larunbat honetan, urriaren 6an, manifestazioa egin dute enpresako komiteak deituta (UGT, CCOO eta LAB).

Gainera, bihar, urriaren 9an, enpresako komiteak deituta, Kotxe karabana egingo dute 17:30ean enpresa aurretik hasita; eta egunero 13:45tatik 14:15tara kontzentrazioak egiten jarraituko dute enpresaren aurrean. Eta, aste honetan bertan, enpresak bere jarrera aldatzen ez badu, enpresa komiteak mobilizazioak areagotuko dituela jakinarazi du.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...