2026-09-21
HomeEkintza SindikalaUrteko lehen lan istripu hilgarria gertatu da Basurton, tentsio handiko dorre batean...

Urteko lehen lan istripu hilgarria gertatu da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zen langile bat hil ostean

Trapagako Melesur enpresako langile bat hil da Basurton, tensio handiko dorre batean lanean ari zela. Hau da 2021an izandako lehen istripu hilgarria. 2020an, gutxienez, 72 langile hil ziren lanean eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du, otsailaren 6tik, Zaldibarko zabortegian.

LABetik gure babes eta elkartasun zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoen senitarteko eta gertukoei. Istripu hilgarria ikertu dezatela eta arduradunak seinalatu eta erantzunkizunak argitzea exigitzen dugu. Istripu hilgarriek erakusten dute lan prekarietatearen aurpegi bortitzena. Istripuak enplegu eta lan baldintza kaxkarrak eta egiazko prebentzio eta babes neurri ezaren ondorio zuzena dira. Larriena da horren guztien atzean dagoen zio bakarra enpresen diru gosea dela. Lan kosteak murrizten dira irabaziak mantentzeko, prekarietatea areagotuz eta prebentzio neurrien kalterako.

Instituzioei eta Gobernuei beste aldera begiratzeari uzteko eta behingoz lan osasun politikak errotik aldatzeko exigitzen diegu. Laneko biolentziarekin amaitzeko bizi eta lan duinak behar ditugu, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugulako. Eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duena.

LABen lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubideen, segurtasunaren eta osasunaren alde. Dei egiten diogu langile klaseari istripua salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.