2026-10-08
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaUrtea hasi zenetik jadanik lau langilek bizitza galdu dute lan istripuan

Urtea hasi zenetik jadanik lau langilek bizitza galdu dute lan istripuan

Atzo, 2014ko urtarrilak 23an, bi pertsona hil ziren gertaturiko istripu batean, lanetik etxera bidean zeudenean. P.P.B eta A.P.B langileak, 55 eta 48 urtetakoak hain zuzen ere, Burlatako garbiketa enpresa batekoak, istripua izan zuten lanetik etxera itzultzen zirenean.

Atzo, 2014ko urtarrilak 23an, bi pertsona hil ziren gertaturiko istripu batean, lanetik etxera bidean zeudenean. P.P.B eta A.P.B langileak, 55 eta 48 urtetakoak hain zuzen ere, Burlatako garbiketa enpresa batekoak, istripua izan zuten lanetik etxera itzultzen zirenean.

LAB sindikaturik gure laguntza eta elkartasuna adierazi nahi diogu familiari, hurbileko jendeari eta langile klaseari orokorrean.

Heriotz berri hauekin gutxienez 4 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurtengo urtean. Eta Nafarroan ematen den lehen lan istripu hilgarria da, emaitza bi langile hilak delarik.

Aldi berean, oroitarazi eta salatu behar da, pasa den urtean 35 langilek bizitza galdu zutela beraien lan postuan.

Istripu honen eta gainontzeko lan istripu guztien atzean langile klasearen lan eta bizi baldintzak daude. Atentzioa deitu nahi dugu, autonomo askoren lan eta enplegu baldintzen inguruan, non beheranzko kontratuak ematen diren, mugikortasun geografiko handi batera behartuak dauden eta kilometro askotako distantziak egitera behartuak dauden beraien herritik lan postu ezberdinen tokietara. Honek arrisku handia suposatzen dio langile klaseari, eta bidean istripu bat izateko arrisku handiago bat.

Aldi berean langile autonomoak askotan azpikontratazio kate baten azken eslaboia dira, horrek guztiak suposatzen duen eskubide galerarekin.

Orokorrean lan harreman eredua prekariezatzen ari da, eta honek ere bere ondorioak ditu autonomo eta enpresa txikien baldintzetan.

Atzoko istripua N-121-A errepidean gertatu zen, bere arrisku eta istripu kontzentrazio handiarengatik ezaguna dena. Errepide honek trafiko fluxu handia dauka, egunero 10.000 ibilgailu inguru, hoietako %20-30 kamioiak direlarik.

Azpimarratu behar da, 3 egunetako epean, tramo berdinean bi istripu larri gertatu direla, errepide honek dituen puntu beltza askotakotariko bat.

Ez dagokio sindikatu honi errepide sarearen egoera eta ezaugarriak baloratzea, baino uste dugu gai honek azterketa sakona merezi duela Nafarroako Gobernuaren aldetik; hala nola, konpromezuak hartzea eta bere esku dagoen guztia egitea errepide honen egoera hobetu dadin.

LAB sindikatutik garbi dugu mobilizazioa eta borroka direla gure esku ditugun tresna bakarrak lan istripuekin eta hauek sorrarazten dituzten faktoreekin bukatzeko.

Horregatik deia luzatzen dugu Bortzirietako agente sozial eta sindikal ezberdinek bihar 12:30etan Berako norabideko azken gasolindegi parean eginen duten kontzentraziora parte hartzera.

Lan istripu gehiagorik ez!!!
 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.