2024-06-24
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaUdaberriko Jauzia – M28 Mobilizazio nazionala Bilbon

Udaberriko Jauzia – M28 Mobilizazio nazionala Bilbon

Aldaketaren beharra nabarmena da, eta horretarako ekintza sindikala eraberritu eta mobilizazio soziala suspertzeko bideari ekin dio sindikatuak, lantokietan zein kalean eraginez. Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu Maiatzaren 28an Bilboko kaleetan. Prekarietatearekin amaitzeko aldarrikapen argiak eta proposamen zehatzak plazaratu ditugu. 17:30etan hasita, lau aldarrikapen nagusirekin zeharkatuko dugu Bilboko erdigunea. Zure aldarrikapena ere bertan egotea ezinbestekoa da. Ez hutsik egin.

Aldaketaren beharra nabarmena da, eta horretarako ekintza sindikala eraberritu eta mobilizazio soziala suspertzeko bideari ekin dio sindikatuak, lantokietan zein kalean eraginez. Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu Maiatzaren 28an Bilboko kaleetan. Prekarietatearekin amaitzeko aldarrikapen argiak eta proposamen zehatzak plazaratu ditugu. 17:30etan hasita, lau aldarrikapen nagusirekin zeharkatuko dugu Bilboko erdigunea. Zure aldarrikapena ere bertan egotea ezinbestekoa da. Ez hutsik egin.

Espainiar zein frantziar Estatuetatik eta bertoko Gobernuetatik datozen eraso eta murrizketen aurrean konfrontazioaren bidea aukeratu dugu, euskal esparru sozioekonomikoaren aldeko borrokan gabiltza eta lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarrituko den eredu berri baten alde ari gara. Bide hau langileen indar eta mobilizazioari esker ari gara jorratzen.

Udaberriko agenda betea datorkigu. Jauzi bat ematera goaz, eta hau irudikatzeko hitzorduak ez zaizkigu falta, hor ditugu, besteak beste, Apirilaren 28a, Maiatzaren 1a eta maiatzaren 28ko mobilizazio nazionala eta ondotik etorriko den Borroka Astea.

Udaberriko Jauzia – M28 Mobilizazio nazionala Bilbon

Aldaketaren beharra nabarmena da, eta horretarako ekintza sindikala eraberritu eta mobilizazio soziala suspertzeko bideari ekin dio sindikatuak, lantokietan zein kalean eraginez. Guztion inplikazioa eta mobilizazioa ezinbesteko izango dira aldaketa eragiteko. Borondate politikoak ez dauden lekuan bilatu eta behartu egin beharko ditugu, gehiengo sozialak eratuz eta artikulatuz.

Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu Maiatzaren 28an Bilboko kaleetan. Prekarietatearekin amaitzeko aldarrikapen argiak eta proposamen zehatzak plazaratuko ditugu.

Arratsaldeko 17.30etatik aurrera, lau aldarrikapen nagusirekin zeharkatuko dugu Bilboko erdigunea eta gaurko egoera grisari kolorea ezarriko diogu. Olatu morea plaza Zirkularretik irtengo da aukera berdintasuna aldarrikatuz. Oraindik ere asko dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatzen ditugun diskriminazioak. Prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituzte, gure burujabetza ekonomikorako eskubidea ukatzen digute. Egungo sistemak ezartzen duen sexuen araberako lan banaketa gaindituko duen Lan Harreman Eredu berri bat aldarrikatuko dugu.

Beste zutabe bat, gorria, Jesusen Bihotzatik aterako da. Laneko heriotz eta gaixotasun gehiago gerta ez daitezen erabakiak eta neurriak exijituz. Gehiegi dira oraindik ere lanean hil edo gaixotzen diren langileak. Egoera honen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi aurkitzen ditugu. Eta arazoa handitzen ari da atzean dauden arrazoietan sakondu delako. Politikak aldatu eta neurriak hartu behar dira. Gobernuek behingoz begirale izateari utzi eta sakoneko neurriak hartu behar dituzte. Horrez gain, enpresen gaineko kontrola handitzea behar-beharrezkoa da lan-istripuekin zein gaixotasun profesionalekin amaitzeko.

Goazen hirugarren zutabera. Enplegu eta prestazio duinen beharra aldarrikatuz Udaletxetik irtengo da. Bizi dugun errealitate gordinari aurre egin behar diogu. Hazkunde ekonomikoan sartu arren, gero eta pobreagoak gara, gero eta gehiago dira enplegua izanik ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarteratzeko Errentarekin osatu behar izaten dutenak. Aldi berean, babes soziala suntsitzen ari dira eta honek pobrezia betikotzea dakar. Egoera hau errotik aldatzeko Premiazko Plan bat abiatzea proposatzen du LABek. Horrek, 1.080 euroko pentsioak ziurtatu eta gizarte prestazioak hobetuko lituzke. Etxebizitza eta elikadurarako eskubidea ere bermatuko luke.

Laugarren zutabeak Abandon emango ditu lehen urratsak, Burujabetzaren beharra aldarrikatuz. Berdea izango da bere kolorea. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko aldarrikapenak inoiz baino indar eta zentzu handiagoa du eta hori da bertan aldarrikatuko duguna. Azken urteetan negoziazio kolektiboa indargabetu eta gure hitzarmenak edukiz hustu dituzte. Egoera ez da konpontzen lan erreformaren artikuluren bat edo beste indargabetuz edota aldatuz. Lan Harreman Eredu berri bat behar dugu eta eztabaida hau, hemen, Euskal Herrian, egin behar den eztabaida da eta hemen erabaki behar dugu.

Lau aldarrikapenak plaza Eliptikoan elkartuko dira eta bat eginda Euskadi plazara zuzenduko gara, lanaren eta aberastasunaren banaketa ardatz hartuta, 1200 euroko soldata eta 35 orduak aldarrikatuko dituen pankarta nagusiaren atzetik. Laneko prekarietatearekin eta pobreziarekin amaitzeko politikak aldatzea exijituko dugu.

Egoeraren salaketa egitetik harago, proposamen zehatzak ere mahai gainean jarriz. Euskal Herriarentzako aldaketa erreala egingarri dela erakutsiko dugu.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Espainiar Estatuko langile publikoentzako soldata igoera inposatua da eta erosahalmenaren galeran sakontzen du Hego Euskal Herriko langileentzat

LABen ez dugu ontzat ematen bihar Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak Estatu osoko langile publikoentzako (*) onartuko duen %2ko igoera gehi %0.5eko baldintzatutako gehigarria.

Zumarragako posta zerbitzuaren egoera onartezina da

Plantillari dagokionez, lanpostu huts ugari daude; adibide gisa, goizeko txandako langileen egoera; izan ere, egun batzuetan 5 pertsona baino ez daude bete beharreko 13 lanpostutarako, hau da, % 62 ez da betetzen. Zoritxarrez, egoera hori oso ohikoa da lantoki honetan. Plantillak hainbat elkarretaratze egin ditu langile-falta salatzeko, baina arazoa ez da hobetzen hauteskunde-aldiaren ondoren, eta enpresak ez du inolako asmorik kontrataziorik egiteko. Uztailaren 7an oporraldian sartuko gara eta oporretara joango diren langileak inork ez dituela ordezkatuko aurreikusten da.

Nafarroako Zurgintzako hitzarmena sinatu dugu, eskubideetan aurrerapenak baititu eta erosteko ahalmenari eusten baitio

Gaur goizean LAB sindikatuak Zurgintza sektoreko Nafarroako hitzarmena sinatu du, 2023 eta 2025 urte bitarteko indarraldia izanen duena. Hitzarmen honek eskubideak handituko ditue eta langileen erosteko ahalmenari eutsiko dio; nahiz eta negoziazioak iraun bitartean patronala behin eta berriz saiatu den lan baldintzak okerragotzen praktiketako kontratuen soldatak txarragotzeko edo soldata igoera KPItik aldentzeko bezalako neurriekin.