2026-03-27
HomeIndustriaMetalgintzaTalleres Negarrako greba deialdiak erabateko arrakasta lortu da

Talleres Negarrako greba deialdiak erabateko arrakasta lortu da

Talleres Negarrako langileek greba mugagabean jarraitzen dute 59 langileren kaleratzea aurreikusten duen EEEaren aurka. Langile guztiek bat egin dute greba deialdiarekin eta erabateko arrakasta lortu da. Arrakastatsua izan da, halaber, enpresa batzordeak antolatutako mobilizazio egutegiaren baitan gaur Bilbon eginiko elkarretaratzea, 100 langiletik gora batu baitira bertan, euren haserrea agertuz. Bihar, ostirala, manifestazioa egingo dute langileek Igorren.
LAB sindikatutik enpresaren jokabide maltzurra salatu nahi dugu. Jokabide hauekin argi eta garbi ikusten da Lan Erreforamaren benetako helburua, batetik, kaleratzea merketzekoa, eta bestetik, lan baldintzak okertzekoa. LAB enpresaren erabakiaren kontra dago. Talleres Negarrako egoera erabat onartezinaren aurrean, EEEa bertan behera uzteko eskatzen du LABek.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Gaur, martxoak 26 osteguna, erraustegiko langileek bigarren greba eguna eta manifestazioa burutu dute beraien lan baldintzak hobetu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurretik jasotako grebaren...

LAB sindikatua 29 udaletxeren aurrean mobilizatu da Udalhitzeko negoziazio mahaira edukiak ekar ditzaten exijitzeko

Aurrerapausorik ezean, apirilean lanuzteak egingo ditu udaletxe guztietan eta mobilizazio dinamika indartuko du Martxoaren 13an egindako zazpigarren negoziazio mahaian berretsi zen Udalhitzeko negoziazioa blokeatuta dagoela,...

Hezkuntza Sailak ez ditu behar diren urratsak ematen irakaskuntza publikoa euskalduntzeko

Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari den honetan Hezkuntza Saila irakaskuntza publikoa benetan euskalduntzeko behar besteko urratsik ematen ez dela ari salatu nahi du LABek,...