Etiquetak Politika Soziala

Etiketak: Politika Soziala

Argindarraren prezioaren igoera salatu dugu, eta egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia...

Ekintza baten bitartez, Donostiako Antigua auzoan Iberdrolak duen bezeroen arretarako bulego bat okupatu eta bertako argindarra herritarren esku jarri dugu. Oligopolio elektrikoak langileon pobretze energetikoan duen erantzukizuna salatu dugu.

Donostiako Eusko Jaurlaritzaren pisuan izandako heriotza gizarte zerbitzu urrien eta arrazakeria...

LAB sindikatutik, Donostiako Eusko Jaurlaritzaren pisuan izandako heriotza gizarte zerbitzu urrien eta arrazakeria instituzionalaren ondorio dela salatu eta bertako langileei eta bazterketa sozialaren aurka egiten duten funtsezko lanari gure aitortza eta babes osoa adierazi nahi diegu.

Egungo eredu ekonomikoa erabat aldatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dugu

"Euskal Herriak kapitalari planto!" plataformako eragileok, LABek barne, manifestu bat aurkeztu dugu "Aldaketa sakona euskal eredu ekonomikoan" izenburupean. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Endika Perez egon da aurkezpen agerraldian. Ondoren, Bilboko Iberdrola Dorrearen aurrean mobilizatu gara.

EAEko aurrekontuak: politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

Gaur goizean jaso du Gasteizko Parlamentuak EAEko 2021erako aurrekontu legearen proiektua. Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta LABek esaten duena da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko litzateke.

EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk hartu du hitza: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".

Donostian, Bilbon eta Gasteizen mobilizatuko gara abenduaren 13an, aurrekontu sozial, parte...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egingo ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko.