Etiquetak Pentsio erreforma
Etiketak: pentsio erreforma
Espainiako Kongresuak onartutako pentsio erreforma kritikatu eta Madrilen posible ez diren...
Espainiako Kongresuak pentsio erreforma berria onartu du gaur. LABen iritziz, positiboa da Gizarte Segurantzaren diru-sarrerak handitzea eta zenbait pentsioetan hobekuntzak egitea. Hala ere, hiru dira pentsio erreforma honi egiten dizkion kritikak.
Kalera atera gara 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko, 1260ra iristeko helburua...
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta jendetza batu da gaur Bilbon. Pentsiodunek, astebeteko itxialdi eta baraualdiarekin, pentsio duinen alde egin duten aldarrikapena kalean indartu da gaurkoan.
Argitxu Dufau: “Erretreten erreformaren kontra, mobilizazioetatik ekintzetara pasatzen ari gara”
Hamaika TBn elkarrizketatu dute gaur Argitxu Dufau LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramailea, Parisen erretreten erreforma bozketagai duten egunean. Puri-purian dago erreformaren kontrako borroka, horren lekuko gaurko 9. greba eguna. Grebalariek Pariserako AHTa blokeatu dute Hendaiako geltokian eta gaur goizeko ekintzan ere parte hartu du Dufauk.
Erretreten erreforma bozkatuko duten egunean Pariserako AHTa blokeatu dugu Hendaian
Erretreten erreformaren kontrako borrokak ez dauka etenik. Gaur, Parisen, erretreten erreformaren azken testua bozkatzera daude deituak senatari eta diputatuak eta Hendaiako tren geltokian blokeatu dugu, Pariserako AHTa geldituz, FSU eta Solidaires-eko kideekin batera. Ondoren, elkarretaratzea egingo dugu Baionako Azpi Prefekturan erreformari ezetz esan eta guztiontzat erretreta sistema duina eskatzeko.
Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak ezarri eta murrizketak lehengoratzeko eskaria...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak martxoaren 18rako deitzen duen mobilizazioarekin.
Itxialdia egiten diharduten pentsiodunen borroka babestu dugu eta astebururako iragarritako mobilizazioetan...
Euskal Herriko Pentsiodunen mugimendua itxialdia eta baraualdia egiten ari da aste honetan zehar Bilbon. Bada, gaur LAB sindikatuko ordezkaritza izan dute bisitan, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra buru, eta asanbladan hitz egin, galderak plazaratu eta ikuspuntuak partekatzeko aukera izan dute. Sindikatuak babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan die pentsio duinen aldeko borroka nekaezinean dihardutenei.
Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko
Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.