Etiquetak Nafarroako esku-hartze soziala
Etiketak: Nafarroako esku-hartze soziala
Nafarroako Esku-hartze Sozialeko bigarren hitzarmenaren negoziazio mahaia sustatu dugu, baina behin-behinean...
Nafarroako Esku-hartze Sozialeko bigarren hitzarmena negoziatzeko mahaia gaur zen irekitzekoa, baina, azkenean, behin-behinekoz egin behar izan da, OEIS patronal estatalak paraturiko traba tamalgarriengatik. Gaur goizean Iruñean egin den bilerara lau sindikatu nagusietako ordezkariak joan dira, bai eta sektorean dauden bi patronalak ere, ANEIS nafarra eta OEIS delakoa; azken horrek behartu du mahaiaren behin-behinekotasuna.
Greba eta mobilizazioetarako deia egiten dugu OEIS patronalak Nafarroako esku-hartze sozialeko...
Maiatzaren 17an, Nafarroako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren inpugnazioaren epaiketa izanen da. Estatuko OEIS patronalak (Gurutze Gorria, Cáritas, Secretariado Gitano, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea eta Gosearen aurkako Elkartea) aurrera jarraitzen du zentzugabekeria horrekin, eta, horregatik, egun horretan grebarako deialdia egitea beste aukerarik ez dugu izan, langile guztiok kalera atera ahal izan gaitezen harrapaketa hori argi eta garbi salatzeko.