Etiquetak Euskara

Etiketak: euskara

Euskararen dekretuak dakarren eskubide-galera salatu dugu eta ostegunean Iruñean mobilizatzera deitu...

Elkarretaratzea 17:00etan izanen da, Nafarroako Jauregiaren parean.

Epaile batek langile bat hizkuntza eskakizuneko baldintzatik salbuetsi izana, euskaldunon komunitatearen...

Euskarak ez du inongo blindaje legalik eta, kasu honetan bezala, edozein ebazpen judizialak, edozein interes partikularrak lurretik botatzen du Udal batek eta Udal horretako langile publikoek herritarrek duten hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatzeko eta zerbitzu publiko duina emateko egin duten lana.

Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa aurkeztu dugu Gasteizen

Hezkuntzako eragile nagusietako, gehiengo sindikaleko eta euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dugu Gasteizen, Europa Jauregian, EAEko Hezkuntza Lege berrian euskarazko eredua orokortzearen aldeko adierazpen bat aurkezteko. LABeko Irakaskuntzako arduradun Irati Tobar izan da prentsaurrekoan.

Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte...

Sindikatu barruan zein lan munduan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu nahi ditugu eta barruko prozesuetan euskararen erabilera areagotzeko ahalegin kolektiboa egin dugu, LABen euskara lan hizkuntza izatea lortuz eta gure hizkuntza politikaren berritzean pausoak emanez.

Nafarroan enplegu publikorako sarbidean euskara puntuatzeko eskatu du berriz Arartekoak

Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu nahi dugu, Administrazioan sartzeko euskararen ezagutzaren merezimendua ez arautzeagatik. Nahita egindako estrategia bat da, eraso bat da, eta behingoz amaitu egin behar da.

Eusko Legebiltzarrak uko egin dio lantokietan euskara planak sustatzeko LABen, Kontseiluaren...

EAJ eta PSE-EEek onartutako Legez Besteko Proposamenak lantokietan euskara sustatzea aipatu arren, ez dio inongo erreferentziarik egiten patronal eta sindikatuen artean hori gauzatzeko marko bat sortzeko egindako proposamenari.

Bi urte hizkuntza-eskubideak urratzen

Nafarroako Gobernuak euskaldunen eskubideen aurka egiten duen azkenaurreko murrizketaren aurkako elkarretaratze jendetsua egin dugu Iruñean, Sarasate pasealekuan, PSNren egoitzaren aitzinean.

HABEk ezarritako euskaltegien finantziazio-sistema berriak ez die erantzuten sektoreko beharrei

Langileen lan baldintzak hobetzeko helburu duela dioten arren, asmo hori langileekin eta langileen ordezkariekin kontatu gabe jarri dute martxan. Ez-nahikotzat jotzen dugu sektoreak dituen beharrei aurre egiteko.

Euskaraz ikasteko eskubidearen alde mobilizatu gara Nafarroako Parlamentu aurrean

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak guraizeak dantzan jarri ditu hezkuntzan murrizketak egiteko. Bere biktimak, euskaraz ikasten duten ikasleak berriro, eta ez da kasualitatea.