Etiquetak Euskara

Etiketak: euskara

EAEko sektore publikoaren euskalduntzeari 15 urteko epemuga jartzeko adostasuna aurkeztu dugu

Agerraldi bateratu bat egin dugu, Kontseilua eta ELA sindikatuarekin batera, EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan gure proposamena plazaratzeko. Administrazioaren euskalduntzeari epe zehatza jarri diogu, auzi honi determinazio osoz eta atzerapenik gabe erantzuteko garaia dela uste dugulako.

PAI Dekretua, hezkuntza ereduz mozorratutako euskararen aurkako atentatua Nafarroan

Hezkuntza Departamentuak bilera bat deitu du bertaratutako eragileek PAI programa hezkuntza-eredu bihurtzeko ekarpenak egin ditzaten. LABek, mahaitik altxatuta, alde egin du. Guk eleaniztasuna babesten dugu, baina betiere berezko hizkuntzen aurka egiten ez badu, hau da, euskararen aurka.

Euskararen kontrako erasoen aurrean, euskal langile publikoon mobilizazio eraginkorra antolatzeko eta...

UGTk jarritako helegitea onartu du Gasteizko 2. Administrazio Auzitegiak. Epaile batek ebatzitakoaren arabera, 2021eko deialdi publikoko Udaltzaingoaren lan poltsarako ez da euskararen B2 maila behar. Ondorioz, ebazpenean bertan, epaileak B2 maila ez duten hautagaiak atzera onartzeko agindu du.

Arkautek Donostiara bidalitako udako udaltzain berri ia guztiak erdaldun elebakarrak dira

Herritarren hizkuntza eskubideak etengabe bortxatuko dira uda honetan.

Zerbitzu publikoetako langileek euskara jakin behar dute #LortuDugu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioaren deialdi publikoan eskainitako plazei HE2 hizkuntza-eskakizuna esleitzearen aldeko epaia eman da. Deialdi hori 34 zaintzaile-plaza betetzeko da, oposizio- lehiaketa bidez.

Larunbatean Donostian egingo den “Euskara aurrera” manifestazioan parte hartzeko deia egiten...

Mobilizazioa 17:30ean hasiko da Antiguoko tuneletik eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoa buru duen sindikatuko ordezkaritza zabal batek ere bertan parte hartuko du.

Bat egiten dugu “Euskararen Eguna Administrazioan” ekimenarekin

Ostiral honetan, maiatzak 6, Nafarroako Administrazioetako Euskararen Eguna ospatuko da. Langile guztiei dei egiten diegu Iruñeko Udal plazan 13:00etan eginen den batzar-elkarretaratzean parte hartzera.

Euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu

LAB eta ELA sindikatuok eta Euskalgintzaren Kontseiluak lan mundua euskalduntzeko dinamika bat martxan jarri genuen duela urtebete. Bada, jasotako ezezkoek ez gaituztela geratuko adierazi dugu, eta urrats berriak iragarri ditugu.

Txalogarritzat jotzen dugu AEK-k Donibane Garazin egindako adierazpena

Helduen euskalduntzea doakoa izan dadin AEK-k eta beste euskaltegi batzuekin batera Donibane Garazin egin duten adierazpena oso garrantzitsua iruditzen zaigu.