Etiquetak Enplegu politikak
Etiketak: enplegu politikak
Igor Arroyo: “Medikuen Sindikatuak eskatzen duenak ez dauka ez hanka eta...
Nafarroako osasungintza publikoan esklusibotasuna kentzearen inguruko eztabaidari buruz galdetu diote gaur goizean LABeko koordinatzaile orokorrari, Igor Arroyori, Naiz Irratian. Bada, kritiko azaldu da Gobernuarekin nahiz Medikuen Sindikatuak egindako eskaerarekin, zeina “xelebre” gisa deskribatu duen. Klasismoa leporatu die esklusibotasuna kendu baina, hala ere, Osasunbidean soilik jarduteko konpromiso horren truke ordaintzen den gehigarria jasotzen jarraitzeko eskatzen duten sendagileei. Gogorarazi du, hala ere, Medikuen Sindikatuak ez dituela osasungintzako langile guztiak ordezkatzen, eta azpimarratu du badirela klase kontzientziadun profesionalak, horietako zenbait LABen dihardutenak.