Etiquetak BorrokaSindikalaAurrera

Etiketak: borrokaSindikalaAurrera

Amazonek Ertzaintza erabili du langileak erreprimitzeko, LABek deitutako laugarren greba egunean

Ertzaintzak erabat neurriz kanpo kargatu du porrak erabiliz eta 3 grebalari zauritu ditu.

Garbiñe Aranburu: “Ez gaituzte bidetik aterako; jarraituko dugu eredu sindikal feminista...

Iruñeko kaleak hartuko ditugu, aste honetan izandako atxiloketak salatzeko, "Borroka sindikal feminista aurrera. El sindicalismo combativo no es delito" leloarekin. Gabiñe Aranburu idazkari nagusiak gogor salatu ditu egunotako gertakariak, asteartean atxilotuetako bi delegatu ondoan zituela: "Injustizia baten isla diren langileak delitu egile bezala tratatzen dituzte, eta, berriz, delitua egiten duen patronala, indarkeria aplikatzen duen patronala, zigor gabe geratzen da".

[IRUDI GALERIA] Borroka sindikal feminista aurrera!

Kalera irten gara Euskal Herriko hiriburu eta herrietan, larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) egingo dugun manifestazioaren bezperan, aste honetan gure sindikalismo borrokalariaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Borroka sindikal feminista jopuntuan izan dute Nafarroan izandako atxiloketekin; protestetan argi utzi dugu borrokarekin jarraituko dugula, inoiz baino arrazoi gehiago dagoelako mobilizatzeko.

Borroka sindikal feministarako inoiz baino arrazoi gehiago ditugula berretsi dugu

Mobilizazio eguna izan dugu Euskal Herriko hiriburu eta herrietan, larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) egingo dugun manifestazioaren bezperan, aste honetan gure sindikalismo borrokalariaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Gasteizko mobilizazioan, Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak hartu du hitza, eta gobernuei eta patronalari mezu garbia luzatu die, polizia operazioa borroka sindikal feminista jopuntuan izan duela kontutan hartuta: "Ez duzue lortuko guk borroka uztea. Borrokan jarraituko dugu emakume guztiok lan baldintza eta bizi baldintza duinak izan arte".

“Ez da kasualitatea, borroka sindikal feminista gero eta indartsuagoa denean, erantzuna...

Iruñean LABen sindikalismo borrokalariaren kontra izandako polizia operazioaren harira, agerraldia egin dugu CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen aurrean, atxilotuek beraien eta sektore feminizatuetako zenbait delegatu eta langileen parte hartzearekin. Ostiralean hiriburu eta herrietan eta larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) mobilizatuko garela jakinarazi dute.

Atxiloturik zeuden sindikatuko bost kideak kalera atera dira, epailea bera ikusi...

Dei egin nahi diegu Nafarroako langileei parte har dezaten larunbatean Iruñean eginen den manifestazioan, borroka sindikalaren alde, patronalaren eta poliziaren muntaiaren aurka. Manifestazioa 17:00etan aterako da, Iruñeko Baluarte plazatik.

Patronala eta polizia eskuz esku aritu dira sindikalismo borrokalariaren aurkako operazioan

Operazio koordinatu batean, Espainiako Poliziak LAB sindikatuko 6 kide atxilotu ditu Nafarroan -bortz Iruñean eta bertze bat Altsasun-, martxoaren 8an CEN enpresaburuen elkartearen egoitzan eginiko protesta batengatik eta apirilaren 9an Garbiketen greba iragartzeko ISN enpresako kamioi baten gainera igotzeagatik.

Atxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak

LABeko sei kide atxilotu ditu gutxienez Espainiako Poliziak Iruñean, goizean, martxoaren 8arekin eta Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta.