Etiquetak Bizkaiko garbiketa

Etiketak: Bizkaiko garbiketa

Aurreakordioa Bizkaiko garbiketa hitzarmenean: azken hamarkadetan sinatu den hitzarmen onenaren onurak...

Gaur, uztailak 15, Bizkaiko Eraikin eta Lokalen Garbiketa Hitzarmenerako aurreakordioa lortu dugu. Aurreakordioak % 13ko igoera jasotzen du hitzarmen honen indarraldirako (2021-2024), eta 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzen da 15 ordainsaritan, azken hau da nagusiki langileak kalera irten eta grebak babesteko izan duten aldarrikapen nagusia. Gainera, KPIen ehunekoen batuketak emaitza handiagoa emango balu, soldatek % 2ko igoera osagarria izango lukete. Horrez gain, batzorde espezifiko bat sortuko da bakanteen kobertura arautzeko helburuz, lanaldi partzialak luzatzeko aukera eskainiko duena.

1.200 eurotako 15 paga jasoko dituen hitzarmena lortzea helburu, 5 greba...

Mobilizazioa egin dugu Bilbon ELA eta ESK sindikatuekin batera, CEBEK patronalaren aurrean, eta 5 greba egun iragarri ditugu Bizkaiko garbiketan, nagusiki emakumeek osatutako sektore honetan 1.200 eurotako 15 paga jasoko dituen hitzarmena lortzeko helburuarekin. Apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren, 10, 11 eta 12rako deitu ditugu grebak.

Gora Garbitzaileak: “Izkutatuta nahi gaituzte baina gu borrokaren lehen lerroan kokatu...

Gora Garbitzaileak kolektiboak, LAB eta ESKren babesa duen ekimenak, ekintza berri bat egin du gaur Bilboko Bolueta auzoan. Honela, FCC enpresa seinalatu du Bizkaiko garbiketa hitzarmenaren blokeoaren arduradunetako bat bezala. Hitzarmen honek 11.000 langileri eragiten dio eta sektoreko langileak borrokan ari dira 1.200 eurotako 15 paga jasoko dituen hitzarmenaren alde. Martxoaren 31n egin zuten lehen greba eguna eta apilaren 26 eta 27rako ere greba egunak deitu dituzte.