Etiquetak Aernnova

Etiketak: aernnova

Bat egin dugu Aernnovako enpresa-batzordeak deitutako mobilizazioekin

Aernnovako langileak itxialdian daude Gasteizko Los Angeles elizan, beraien lanpostuen defentsan. LABen ordezkaritza bat bertaratu gara sindikatuaren babesa helaraztera. Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria, Eulate Zilonizaurrekoetxea Industria Federazioko idazkaria eta Igor Chillon Industria Federazioko Gasteizko arduraduna bildu dira langileekin, eta enpleguaren defentsan sindikatuak duen konpromisoa berretsi dute, bai Aernnovan baita maila orokorrean ere. Norabide horretan, LABek bat egiten du Aernnovako enpresa-batzordeak deitutako mobilizazioekin.

AERNNOVAko enplegua mantentzea exijitzen dugu

Gaur azaroaren 11n, AERNNOVAko zuzendaritzak iragarri du kaleratze kolektibo eta kontratu-eteteen prozesua hasiko duela. LAB guztiz kontra dago eta enplegua mantentzea eskatzen du. Era berean, dei egiten diegu instituzioei enplegua eta 450 langileekin inplikatzera, hegazkingintzan erreferentziazkoa den enpresa baten etorkizuna berma daitezen.

Ez dugu onartzen Aernnovan kaleratzerik egiterik

Ez da kasualitatea azken egunotan jakin izana komunikabideen eskutik ITP, Tubacex, Siemens-Gamesa, eta orain Aernnova enpresek enplegua suntsitzeko hartu duten erabakia, eta aldi berean Tapia kontseilariak adierazpenak egitea soldatak jaistea proposatuz. Arantxa Tapiak berriro ere Confebask-en txotxongilo papera hartu du, eta ukitu instituzionala ematen dio patronalaren intentzioei: osasun krisi hau langileon kontura gainditzea. Badirudi honek denak erantzuten diola beldurra eta ezjakintasuna zabaltzea helburu duen estrategiari, non murrizketa eta eskubideen galera justifikatuak egongo diren.