2026-08-11
HomeEkintza SozialaSuntsitutako lanaldi osoko enplegua lanaldi partzialekoa eta prekarioa den enpleguarekin ordezkatzen da

Suntsitutako lanaldi osoko enplegua lanaldi partzialekoa eta prekarioa den enpleguarekin ordezkatzen da

Triunfalista eta inozentea litzateke Hego Euskal Herrian enpleguaren suspertzeaz hitz egitea, 2014.urtean biztanleria okupatuaren %0,7 soilik aldatu baita. Dena dela, hau da EPAren inkestak botatzen duen azken trimestrearen emaitza garbia; aurreko urte amaieran baino 7.500 pertsona okupatu gehiago daude.

Emaitza ahul hau kezka iturri handia da, erritmo hauetan bi hamarkada beharko baitira krisi aurreko enplegu mailara itzultzeko. Alarma bikoitza da, enplegu sorrera eskas gain, sortzen den enplegua kalitate txarragokoa delako.

Zehazki, INE aurkeztutako datuen arabera, aurreko urtean lanaldi osoko 23.200 lanpostu deuseztu ziren, hau da %2,5eko murrizketa. Bestalde, 30.700 pertsona okupatu gehigo daude lanaldi partzialean, hau da, aurreko urtean bainoa %16,6 gehiago.

Joera honen ondorioz, gaur egun pertsona okupatuen %19a denbora partzialean ari dira lanean; duela 6 urte (krisia hasi berritan) ehuneko hau %13,6ekoa zen soilik. Beste berrikuntza bat, denbora partzialeko lanak gizonen artean ere zabaltzen ari dira, nahiz eta intzidentzia gehiago daukan emakumeen artean okupatutako 3 emakumetik batek lanaldi partzialeko kontratua du.

Beraz, biztanleria okupatuaren igoera eskasa izateaz gain hobekuntzaren irudi okerra ematen du; gertatzen dena da orain lana jende gehiagoren artean banatzen dela, baina ordu gutxiago eta soldata baxuagoarekin.

Bestalde, aldi-baterako enpleguari lotutako prekaritatearen areagotzea nabarmendu behar dugu. Egia esan, soldatapeko enplegu mugagabeak ez du aldaketa nabarmenik izan urtebetean (%0,1). Aldiz, lanaldi partzialarekin dagoen langile kopurua %6 igo da. Bilakaera honek behinbehineko tasa %22,3an kokatzen du. Aurreko urtean baina puntu bat gehiago), eta emakumeen artean %26ra ukitzen ari da.

Panorama honen aurrean, gogoratu behar dugu krisiaren kostuak langile klasearen gain jarri zirela expediente, kaleratze masibo, laguntza murrizketa eta eskubide sozial zein laboralen murrizketa moduan, besteak beste. Orain, “joera aldaketa” aldarrikatzen ari direnean, langileak dira ere krisitik ateratzea ordaintzen ari direnak, izan ere egungo eredua finkatuz gero aldikortasuna, nahigabeko partzialtasuna eta soldata bajuak nagusituko dira.

Dena den garbi da hainbeste desiratzen den suspertzea lortzeko egiten den indarren banaketa desorekatua, bidegabekoa eta onartezina dela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...