2024-05-01
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBizkaiko erresidentzietako langileen egoera ez da konpondu hitzarmenaren sinadurarekin

Bizkaiko erresidentzietako langileen egoera ez da konpondu hitzarmenaren sinadurarekin

Bizkaiko Helduen Egoitzetako hitzarmenaren balorazioa egin dugu gaur, Bilbon egindako agerraldi batean. Era berean, EAEko parlamentuan aurkeztu den helduen egoitzak arautzeko dekretu proposamenari buruz dugun iritzia eman dugu, eta zerbitzu sozialetan martxan jarriko dugun kanpainaren xehetasunak jakinarazi ditugu. Hain zuzen ere, LABeko soziokomunitario sektoreko arduradunek hartu dute hitza, sektoreko delegatuak ondoan zituztela.

Erresidentzietako langileok bizi duten egoera ez da konpondu Bizkaiko hitzarmenaren sinadurarekin. Helduen egoitza hauei irtenbidea ematea premiazkoak da, arazo larri eta errealak izaten jarraitzen bait dituzte.

Egoitza batzuetan greba garaiko langile kopuru berdinarekin jarraitzen dute, jardunaldiak luzatu dituzte, beste batzuetan, txanda aldaketetaz baliatzen dira lan karga gutxitzen den orduetan pertsonal gutxiago ezartzeko, honela lanpostuen murrizketa gauzatuz.

Lan bolumena, pertsonal falta, aldi baterako ezgaitasun luzeak, jardunaldi eta ordutegiak, ratio lege baliogabe bat eta aldundiaren parte hartze faltak, egoitza bizkaitar batean lan egiteak jarduera nekeza bilakatu dute.

Aldundiak ez ditu baldintza pleguak argitaratzen, honek, nahiz eta zerbitzuaren kalitatearen bermatzailea izan, ez du bere betebeharra betetzen, beste alde batera begiratuz. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak, prekarietatea egonkortzen duen ratio lege berri bat prestatzen ari da, ratio kopuru ez nahiko bat inposatuz, publikoa den zerbitzu honen kalitate falta bermatuz. Erresidentzietan langile kopuru egoki bat finkatzeak, zerbitzuaren kalitate egoki bat finkatzea dakar. Pertsona ororen bizitzarentzako funtsezkoa den zerbitzu hau hobetzen, jendarte osoaren bizitza kalitatea hobetuko delarik.

Patronalak, pertsonal gehiago kontratatzeari uko egiten dio, kontratu prekarioak langileon egunerokotasunaren parte bihurtu direlarik, jardunaldi partzialak zein, jai egunetan eta asteburuetan lan egiteak, enplegu duin baterako eskubidea ukatzen digutelarik. Langileon osasuna bermatuko duten erabakiak ez dira hartzen eta atseden gehiago izateko, lan gehiago egin beharra dagoenaren ideia saltzen digute (atseden egun gehiago izateko, jardunaldien luzapena ematen delarik). Lan neketsu batean, eguneroko jardunaldiaren luzapenak soilik alde batengan izango ditu onurak. Patronalaren helburua, onura ekonomiko handiena lortzea da , ahalik eta pertsonal gutxiagorekin, gainontzeko baldintzak kontuan hartu barik.

Dekretuaren zirriborroa, lotsagarria
LAB sindikatutik adierazi nahi dugu, Eusko jaurlaritzak ez duela bete hartutako konpromisoa. Eusko Jaurlaritzak jarrera onartezinak du. Lehenik eta behin, ez du inongo elkarrizketa gune sortu sindikatuekin, ezta sektoreko langileekin. Bestetik, Eusko jaurlaritzak onartezina den helduentzako dekretu baten zirriborroa aurkeztu du. Gure ustez, berriro ere azpimarratzen dugu, dekretu honen zirriborroa lotsagarria da:

-Proposamena ez dago ikerketa batean oinarritua. Beraz ez dago deus sostengatzen duena.
-Gipuzkoaren adibidez duela 10 urte, %50 igoera eman ze aurreko arauketa. Dekretu berri honekin ratioak gutxituko litzateke.
-Gipuzkoako eredua oinarri minimotzat erabili beharko litzateke. Egun ratio altuena baitu.
-Proposatzen den arauketa duela 20 urteko egoerara eramango gaitu.
-Parametro ekonomikoetan oinarritzen da. Arreta zuzenezko orduak ez dira ezta kontutan hartzen.
-Instalazioetan berriak arautzen ditu bakarrik. Gaur egun dauden egoitzen instalazioen arazoak konpondu gabe utziz.
-Zerbitzu sozial guztiak arautzeko hautua egin zen eta ez bakarrik helduen egoitzak. Ze interes enpresarial eta sindikalak egon dira honen atzean?

Gure ustez, egungo eredua goitikan behera aldatu beharra dago. Interes ekonomikoetatik aldentzen den eredu berri batera joan behar gara. Gizartearen oinarrizko eskubideen bermea izan behar dena. Gaur egungo ereduak oinarrizko eskubideak pribatizatu egiten ditu. Erabiltzaile zein langileentzako kalte larriak eragiten ditu, ondorioz, gizarte guztia kaltetuz.

Gainera, feminizatua den sektore honi, behar den aitortza eman behar zaio. Ezin baitugu ahaztu, egungo baldintzak eredu heteropatriarkalaren ondorio zuzena direla. Zaintza lanak betidanik, emakumezkoei inposaturiko lanak izan dira. Eta inoiz behar den aitortza ez zaie eman. Gaur egungo gizartean, garrantzi gehiago ematen zaio 24 orduz kotxeen produkzioei, gizartea zaintzen, baloreetan heziz, pertsonak inkluitzen edo eta gizartea eraldatzen aritzen diren langileei baino.

Beste alde batetik, azpimarratu behar dugu, lan osasuna ez dela babesten. Industriatik eratorritako eredua egokitu zaigu. Premiazkoa da egoera hau ere iraultzea. Prebentzio eta lan osasunaren egokitu behar da.

Lan osasunaren ikuspegitik, sektorea hankaz gora dago. Arrisku psikosozialak ikaragarriak dira. Lan karga ikaragarriak dira, lan erritmoak ikaragarriak dira, eraso fisiko eta psikologiko latzak daude. Egungo ereduak kalte oso larriak sortzen ditu sektorean aritzen diren langileen lan osasunean.

Oinarrizko eskubideen pribatizazioa
Guzti honekin adierazi nahi dugu, Eusko Jaurlaritzan hainbeste urtetan agintzen egon direnek PNV/PSE/PP, oinarrizko eskubideen pribatizazioa ekarri dutela. Beraien eta beraien lagunen arteko negozio erraldoiak sortuz. Guztion dirua, diru publikoa esku pribatuetara bideratuz, inongo kontrolik gabe. Ez dute inongo borondaterik ongizate estatua bermatzen duten zerbitzu sozialak eredu ekonomikoetatik aldentzen den beste eredu batean kokatzeko. Dirua, interesatzen zaien gauza bakarra da.

Beraz, hau guztia eraldatzeko, LAB sindikatutik, zerbitzu sozialetan lanean aritzen diren langileei ahalduntze eta aktibaziora deitzen ditugu. Bide honetatik bakarrik eraldaketa etorriko baita.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, lanaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.

Basogintza intentsiboak 22 urteko langilea hil du Artzentalesen

Joan zen astean Artzentalesen basogintza lanetan larriki zaurituriko M.A.A, 22 urteko langilea, azkenean hil egin da zauri larrien ondorioz.

Akordio historikoa #LortuDugu Ranzari Enplegu Zentro Berezirako, langile gehienek berretsita

Joan den martxoaren 22an, LAB sindikatuak aurreakordioa lortu zuen Santurtziko lantokiko gerentziarekin, eta apirilaren 19an langileen batzarrean berretsi zen. Bada, orain hitzarmena sinatu dute.