2026-03-20
HomeEkintza PolitikoaSindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.

50. urteurrenaren karietara, mobilizazio nazional jendetsua egin dugu LAB sindikatuko militanteok Iruñean, Gazteluko Plazatik abiatuta. Ondoren, Anaitasunan, ekitaldi politikoa eta sindikatuaren 50. urteurrenari loturiko ospakizunak egin dira: bazkaria, kontzertuak… Nazioarteko gonbidatuak ere izan dira; besteak beste, Asturies, AragĂłn, Galiza, AndaluzĂ­a, Katalunia, PaĂ­s ValenciĂ , Frantziar estatua, Bretainia, Korsika, Sardinia eta Aostatik etorriak. Eta ekitaldian hitza hartu dutenak: Pambis Kyritsis Mundu Federazio Sindikaleko burua, Vietnamgo Lanaren Konfederazio Nagusiko Vu Manh Tiem eta Palestinako Langileen Batasun Nazionaleko Sousan Abdel-Salam. Azken honen hitzartzea izan da berezietan bereziena, eta Palestinarekiko elkartasunez mosaiko bat irudikatu dute Anaitasunan bildutakoek.

Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak, hain zuzen ere, internazionalismoari keinu egin dio bere hitzartzearen hasieran. “Bizitza duinak eta bizigarriak” amesten dituzten herri guztiei elkartasuna adierazi die, inperialismoa eta kapitalismoa munduko langile guztien etsai diren eta esplotazioa, prekarizazioa edota gerra dakarten honetan.

Etxera etorrita, gurean langileak lanean gaixotzen eta hiltzen jarraitzen dutela gogoratu du, eta patronalaren inpunitateari aurre egiteko beharra azpimarratu. Anaitasunara hurbildu ezin izan direnekin ere gogoratu da, “presoak etxera” aldarrikatuz. Eta, nola ez, urtemuga borobila ere hartu du ahotan, orain arteko ibilbidea gogoratu eta aurrera jarraitzeko konpromisoa berretsiz: “Energia gara. Indarra gara, eraldatzaileak gara, aldaketak eragiteko gaitasuna erakutsi dugu, eta gu geu aldatu gara: jaio, hazi eta zabaldu”. Aintzat hartzekoa da 50.000 afiliatuen langa igaro berri dugula LABen.

Bidean, baina, hainbat traba gainditu behar izan ditugu. Horren erakusle, Nafarroan apartheid sindikala pairatu eta gainditu izana, baita Ipar Euskal Herriko kasua ere: urteetan baztertua izan eta gogor borrokatu ostean, gaur intersindikalarekin batera pankartan egon da LABen ordezkaritza bat.

“Sustraiak sendo eta adarrak zabaltzen” ari da LAB, “borrokarako ilusioa, indarra eta determinazioa” dugun militanteon ahalegina oinarri: zerbitzu publikoen defentsan dihardutenenea, esplotazioari eta bazterketari aurre egiteko antolatu diren langile migratu eta arrazializatuena, pentsiodunena nahiz Ernairen eskutik gaur lehen lerroan egon diren gazteena.

Lantokietan, kalean zein instituzioetan borroka egitera deitu dute LABeko koordinatzaile orokorrek. Igor Arroyok esan du Euskal Herriaren etorkizuna ez dagoela idatzita, eremu sindikalean, sozialean zein instituzionalean ezker independentista hazten ari dela eta badagoela alternatiba: “Gogotik tira egiten ari gara bizitzaren alde, langile herriaren alde, birbanaketaren alde”. Hala, krisi ekosozialari aurre egiteko banaketa hirukoitzaren beharra nabarmendu du: enplegua, zaintza eta aberastasuna.

Horretarako lanean ari gara lantokietan (30 orduko lan astearen edota zaintza lanetarako baimenen alde), kalean (pentsiodunekin nahiz mugimendu feministarekin, etxebizitza-espekulazioari aurre eginez eta zerbitzu publikoak defendatuz) nahiz instituzioetan (politika publikoak langileen mesedetan jarri edota zaintza, osasun eta hezkuntza sistema publiko komunitarioak garatzeko). Badago alternatiba iruteko haria, eta burujabetzan aurrera egiteko unea da, “bizitza erdigunean izango duen eredu sozioekonomiko berri baterako trantsizioa ahalbidetzeko”.

Horregatik, konpromiso horri heltzeko prest gaude LABen: “Jo eta ke arituko gara lanean esplotaziorik gabeko Euskal Herria, patriarkaturik gabeko Euskal Herria, pertsona askez eta anitzez osatutako nazio askea lortu arte!”, amaitu dute koordinatzaileek.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.