2026-02-02
HomeEkintza SindikalaSDA Factory-ko batzordea BSH Ezkirotzekoarekin bildu da Nafarroako lantegian

SDA Factory-ko batzordea BSH Ezkirotzekoarekin bildu da Nafarroako lantegian

Bilera horretan bi lantokietako egoerei buruzko informazioa eta esperientziak partekatu dituzte, eta, ondoren, elkarretaratzea egin dute.

Gaur, otsailaren 5ean, Nafarroako BSH lan zentroan bilera egin dute. Jabe bera, prozesu desberdinak. Bata zuzenean eta bestea diferituan. Alemaniako multinazionalak Gasteizko lantokia saldu zuen, eta hamarnaka milioi ordaindu zituen putre batzuek odolustu zezaten, hartzekodunen konkurtsora eraman arte. Ezkirotzen ez dute kanpoko aktorerik behar izan 6 hilabeteko epean itxiera jakinarazteko. Bi prozesuak egun bateko aldearekin eman ziren ezagutzera. Kasualitatea?

Bileran argi geratu da denaren gainetik dirua eta dibidenduak bakarrik axola zaizkiela enpresariei. Langileak zenbaki bat besterik ez direla beren helburuak lortzeko. Gutxi axola zaizkie kalera doazen 700 familia baino gehiago.

Hala, bi batzordeok adostu dute komunikazio-kanalak irekita izango dituztela, bizitzen ari diren prozesuei buruz une oro informatzeko, eta ekintza bateratu gehiago aztertuko dituzte. Ahal den neurrian, bi batzordeek egiten dituzten ekimenak babesten saiatuko dira.

Bileraren ondoren, elkarretaratzea egin dute lantegiaren atarian, bertaratu diren SDA Factory enpresako langileekin batera. Nafarroako musika talde ezagun batek zioen bezala, ā€œherriak bakarrik salba dezake herriaā€.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...