2026-02-01
HomeEkintza SindikalaSalatzen dugu Correosek %15ean murriztu duela langile kopurua AƱanako Kuadrillan

Salatzen dugu Correosek %15ean murriztu duela langile kopurua AƱanako Kuadrillan

Arabako Correoseko gure Atal Sindikalak salatu du AƱanako Kuadrillako banaketa-postuen % 15ean murriztu dela, berregituraketa baten ondoren. Banaketa-postuak kentzeak zuzenean eragiten dio Correosek egiten duen zerbitzuari, eta, ondorioz, baita herritarrei, udalei, Arabako eremu horietako enpresei eta abarri ere. Horrez gain, erretiroa hartu duen beste postari baten plaza ez da bete. Horrek guztiak Posta Zerbitzu Unibertsalaren banaketa murriztea eta langileentzako gainkarga dakar.

Banaketa-eremuak ugaritzeak, batzuek kilometro askotako zabalera, eta hamarnaka herri dituztenak, ezinezko egingo dute herri horietan guztietan egunero banatzea. Correosek teorian eskaini behar duen Posta Zerbitzu Unibertsala ezerezean geratuko da. Egoera honek zuzenean eragingo die, adibidez, administrazio, epaitegi, hitzordu mediko, dirulaguntza, baimen eta abarren jakinarazpenak entregatzeari, horrek herritarrei eragingo dizkien kalte guztiekin.

Zerbitzu publikoek giza beharrei erantzuten diete, eta ez errentagarritasun ekonomikoari. Populazio gutxiko eremu horietan egindako zerbitzu-murrizketek diskriminazioa eragiten diete Arabako herrietako biztanleei. Pertsona guztientzako Posta publiko eta kalitatezkoa bermatu behar da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...