2025-12-16
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraSakanan Greba Orokorra oztopatzeko ahaleginak salatu eta irailaren 26an kalera ateratzeko deia...

Sakanan Greba Orokorra oztopatzeko ahaleginak salatu eta irailaren 26an kalera ateratzeko deia egiten du LABek

Grebara deituz Uharte-Arakiletik Irurtzun bitarte ipinitako propaganda Guardia Zibilaren Irurtzungo kuartelaren ondoko kontenedoreetan agertu da.
Sakanako LAB sindikatua irailaren 26rako deituta dagoen Greba Orokorra sustatzeko eskualdean zabaltzen ari den propagandarekin gertatua salatu nahi du: sindikatu honek jarritako euskarriak kenduak izan dira, zehazki pasa den ostegunean Uharte Arakiletik Irurtzunera jarritako propaganda eta material guztia Guardia Zibilaren Irurtzungo Kuartelaren aurrean dauden kontenedoreetan agertu da.

Badirudi greba deialdia ez dela izan guztien gustukoa eta azken egunetan hartzen ari den hedapena dela eta, sektore atzerakoienek adierazpen askatasunaren kontra eginez grebaren beharra isilarazi nahi dute. Barcinaren Gobernua kolokan dagoen honetan greba deialdia isilarazi nahi dute badakitelako mobilizazio sozialak UPNren gobernua bota dezakeela.

Horregatik guztiagatik, sabotaia hauen gainetik eta probokazioen gainetik dei egiten diogu Sakanako eta Euskal Herri jendarte osoari fabrikak eta lantokiak hustuz irailaren 26an kaleak betetzera, UPNrena bezalako gobernu antisozialen murrizketak atzera botatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...