2026-03-19
HomeOharrakIndustria"Langileak mehatxatuz ez gaituzte isilduko! Despidorik ez"

“Langileak mehatxatuz ez gaituzte isilduko! Despidorik ez”

GTM Norte enpresa Euban (Zornotza) dago eta Grupo Ibarrondo Elevación (Asua) taldekoa da. Talde honek hainbat enpresa dauzka Gruas Ibarrondo, Plataformas Ibarrondo eta GPK 2020. Hain zuzen ere, azken enpresa hau iaz erosi zuten, eta horrelako inbertsioak egiten ari den enpresa batek orain ezin esan dezake arazo ekonomikoak dauzkanik. 
GTM Norte-ko langileetako bat maiatzaren 18an kaleratu zuten, kaleratze objektiboaren aitzakiapean eta azken hilabeteetan galerak izan dituztela argudiatuz; ekainaren lehen astean beste bi langile kaleratu zituzten arrazoi berdina argudiatuta. Hala ere, LAB sindikatuak argi daukagu arrazoiak ez direla horiek.

1. LAB sindikatuaren aurkako eraso zuzena da. Urritik maiatzera arte, enpresa eta langileen ordezkariak negoziaziotan ibili gara. Prozesu guzti horretan, LAB sindikatuak eta gure ordezkariak enpresaren aurrean gure jarrera momentu oro defendatu dugu. Kaleratutako pertsonak, gure afiliatuak da eta gainera delegatuaren inguru hurbilekoak dira.

2. GTM Norte-ko langileen aurkako mehatxu eta beldurtze ahalegina. Negoziazio prozesu osoan zehar, GTM Norteko langile guztiak bat eginda azaldu dira enpresaren aurrean. Lehen kaleratzea eta gero, langileek borrokan hastea erabaki zuten, kaleratzearen arrazoia mendekua zela argudiatuta, horregatik, enpresak 7 langile bilera batera deitu eta “kaleratze gehiago egon daitezke” edota “enpresarekin edota enpresaren aurka zaudeten esan behar diguzue” bezalakoak entzun behar izan zituzten. Azkenean, mehatxua muturreraino eraman eta beste bi kaleratu zituzten ekainaren 7an.

GTM Norte-ko langileak beraien lanpostuak galtzeko beldur dira eta LAB sindikatua oso haserre gaude enpresaren izutze eta mendeku estrategia dela-eta.

LAB Sindikatuak ez dugu inolaz ere langileen eskubideak defendatzearren inoren kaleratzerik onartuko, are gutxiago gure sindikatuaren aurkako eraso eta mendekurik. Hain zuzen ere horregatik, datorren astelehenean, hilak 2, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea deitu dugu IBARRONDO enpresaren ateetan, Asuan; mehatxuekin bukatu eta langileak berriro ere lanera bueltatu daitezen eskatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.