2025-12-17
HomeJazarpen sindikala"Darabilten mehatxuek ez dute balio izan eta ez dute balioko langileria bere...

“Darabilten mehatxuek ez dute balio izan eta ez dute balioko langileria bere eskubideen defentsan eta inposaketen kontrako borrokatik aldentzeko”

Gernikako pikete informatiboa osatzen zuten 18 lagunen aurkako epaia ezagutzera eman dute orain egun gutxi. Epaia bera eta pertsona hauek bi urtean jasan duten prozesu judiziala baloratu dute  ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Bertan, prozesua inoiz hasi eta burutu behar ez zela adierazi eta funtsezko eskubide baten kriminalizazio saiakera bat izan dela salatu dute. 

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen irakurketa

«Lehenik eta behin zorionak eman nahi dizkiegu 18 lagun hauei, prozesu judiziala euren intereserako era ezin hobean amaitu delako. Izan ere, absoluzioa izan da guztientzat. Hala eta guztiz, amaiera hau izan arren, prozesu hau ez zen inoiz hasi ezta burutu behar izan.

Aldi berean, 18 lagun hauei eta bi urte luze hauetan lagundu eta babesa eman izan dieten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskerrak lehenengoei denbora honetan erakutsi duten koherentzia, konpromiso eta tinkotasunagatik. Eskerrak bigarrenei behar zen momentuan erakutsi duten elkartasunagatik.

Deklarazio hau sinatzen dugunok behin baino gehiagotan adierazi dugu botere ekonomiko eta politikoak ez duela disidentzia onartzen. Honela, euren planteamenduekin bat ez datorren edozein iritzi, pentsaera edo erantzun isilarazteko, makineria mediatiko, politiko eta judizial oso bat ipintzen dute martxan. Makineria honen helburu bakarra: euren inposaketak indartzea eta bestelako planteamendu edo alternatibak eta hauen alde dauden pertsona eta erakundeak zigortu eta desagerraraztea.

2011ko urtarrilaren 27an Hego Euskal Herrian pentsioen erreformaren aurka deitua zen greba orokorrean hasi zen 18 lagunen kontrako prozesu justifikaezin eta zentzugabeko hau. Lehenengo eta behin polizia autonomikoaren interbentzioarekin. Lagun hauen erretentzio eta identifikazioa oinarrizko eskubide baten jarduera erdi-erdian burutu zen, zeren eta greba eskubidea eta, honen barruan, informazio eskubidea funtsezkoa baita.

Funtsezko eskubide hori kriminalizatzeko saiakera hasi zen, beraz, jarduera polizial neurrigabeko honen bitartez. Baina kriminalizazio saiakera ez da mugatzen 18 lagun hauen kontrako prozesuan; honen guztiaren atzean ekimen askoz larriago eta latzago bat ezkutatzen da. Prozesu honen guztiaren atzean testuinguru sozioekonomiko honetan inposaketei aurre egin eta bestelako alternatibak aldarrikatzen eta plazaratzen ditugun guztion kontrako kriminalizazio saiakera dago.

Kriminalizatzeko eta langileriaren artean beldurra zabaltzeko saiakerak, botere politiko eta ekonomikoak nahi duen erara egin eta desegiten duen bitartean, mugimendu edo protesta ñimiñorik ez jazotzea du helburu. Langile borroka kriminalizatzeko eta judizializatzeko saiakerak biderkatzen ari dira azken aldi honetan. Hau boterearen ezintasunaren erakusgarria baino ez da eta dei egiten diegu langile guztiei ahalegin errepresibo hauen aurrean, jarraitu dezatela borrokan tinko, borrokan ez etsitzea baita modu bakarra botereak bere inposaketa bidean aurre egin ez dezan.

Epaiketan bertan argi geratu zen bi urte hauetan egindako inputazioek eta prozedura judizialek ez zeukatela inolako oinarri juridikorik eta fartsa honek helburu politiko oso zehatzak ezkutatzen zituela: lehen aipatu dugun bezala, disidentzia zigortzea, hain zuzen ere.

Amaitu nahi dugu berriro zorionak eta eskerrak emanez lagun hauei guztiei eta babesa erakutsi dietenei. Badakigu erasoek irauten duten bitartean, kalean elkartuko garela berriro. Erabili nahi duten makineria zein mehatxu guztiek ez dute balio izan eta ez dute balioko langileria bere eskubideen defentsan eta inposaketen kontrako borrokatik aldentzeko. » 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...