2026-07-17
HomeEkintza SindikalaPrimafriok greba eskubidea urratzen segitzen du

Primafriok greba eskubidea urratzen segitzen du

Atzo, Arabako PRIMAFRIO enpresan bigarren lanuzte deialdia gauzatu zen. Aurrekoan bezala, enpresak berriro ere greba batzordeari lan zentrora sartzea debekatu zion, greba eskubidea urratuz eta lanuztea egin zuten langileen lanpostuak ez direla ordezkatzen egiaztatzeko aukera eragotziz.

Enpresak jazarpen sindikalaren bidean jarraitzen du eta benetako negoziazioari uko egiten dio. LABek langileen eskubideen defentsan lanean jarraituko du, jazarpen sindikalarekin amaitzea eta benetako negoziazio bati berehala ekitea exijituz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Mikel Torres lehendakariordeari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren aldeko konpromisoak eskatzeko

Martxoaren 17ko greba orokor arrakastatsuaren ondoren ELA eta LAB Kongresuan gutxieneko soldata propio baten aldeko ekimena sustatzen ari gara. Greba Orokorraren aurretik Mikel Torresek uko egin zion grebaren deitzaileekin biltzeari;LABek eta ELAk, biltzeaz gain, konpromiso zehatzak eskatuko dizkiogu patronala presionatu dezan

Sidenorrek lehentasuna ematen dio produkzioari langileen osasunaren gainetik

Langileak etxera fisikoki eta mentalki suntsituta itzuli izan dira lanaldien ondoren, jasan behar izan dituzten tenperatura altuen ondorioz.

Matia Fundazioko langileek zuzendaritzaren neurri murriztaileak salatzen dituzte

Matia Fundazioko zuzendaritzak hartutako neurri murriztaileak salatu ditu Matia Fundazioko zentroarteko batzordeak: lan postuen amortizazioa, kontratu bukaerak, lan postuak ez ordezkatzea, lan karga handitzea,...