2026-03-23
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaPrebentzio neurri eznahikoak eta enpresarien diruzalekeria neurrigabea daude lan istripuen atzean

Prebentzio neurri eznahikoak eta enpresarien diruzalekeria neurrigabea daude lan istripuen atzean


Langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu gaur. J.R. 30 urteko gaztea hil da. Ferroser azpikontratarekin lanean ari zen Michelin enpresan. Pasa den abuztuaren 1ean enpresa honetan gertatutako istripuari gehitu behar diogu gaurkoa. Honekin jada 48 dira Euskal Herrian aurten hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea.

Langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu gaur. J.R. 30 urteko gaztea hil da. Ferroser azpikontratarekin lanean ari zen Michelin enpresan. Gurpil handien sailean gertatu da istripua, 5.000 kiloko pieza bat gainera erori ostean. Langile ebentuala zen, 6 hilabeteko esperientzia zuena, bertan aritzeko 2 urtetako esperientzia behar den arren. Lan honetarako, astoak erabiltzen dituzte baina duela bi urte, enpresa-batzordeak kontu hau Laneko Ikuskaritzan salatu zuen.

Pasa den abuztuaren 1ean enpresa honetan gertatutako istripuari gehitu behar diogu gaurkoa. Aurreko honetan, beste langile batek bizitza galdu zuen estruktura metaliko bat gainera erori eta gero.

Honekin, 48 dira gutxienez Euskal Herrian aurten hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea. Langileen bizitza ekoizpen eta kapitalaren zerbitzura, mozkinak bizitza eta osasunaren gainetik lehenetsiaz.

Prebentzio arloko prestakuntza falta, zabor kontratuak eta gehiago ekoiztu beharraren presioa lan istripu ugariren iturri dira. Enpresak, Michelin kasu, hau izkutatzen saiatzen bada ere.

LAB sindikatutik gogor salatzen dugu istripu berri hau, baita administrazioak duen jarrera pasiboa. Administrazioak nahiago du onartezinak diren jarduera enpresarialak saritzea, zabor kontratuak, aparteko orduak, segurtasunik ez duten baldintzak, prestakuntza falta… lan-istripuen egoera latza konpontzea baino.

Azkenik LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu J.R. gaztearen senide lagun zein lankideei, momentu gogor hauetan, eta dei egiten dugu deituko diren mobilizazio guztietan parte hartzera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arte Grafikoen sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak, Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz hitz egitera esertzera urte bat...

Udalhitzen negoziazio mahaira edukiak ekartzeko, mobilizazioak iragarri ditu LABek

Udalhitzen negoziazioa blokeatuta dago, eta azarotik hona ez da izan aurrerapauso nahikoa. Horregatik, martxoaren 26rako mobilizazioak deitu ditu LABek, eta apirilaren 17rako eta 23rako...

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.