2025-12-18
HomeErrepresioaPeriko Solabarriaren eta Ernaiko sei gazteren inputazioa gehiengo sozialaren alde dihardutenen kontrako...

Periko Solabarriaren eta Ernaiko sei gazteren inputazioa gehiengo sozialaren alde dihardutenen kontrako erasoa dela salatzen du LABek

LAB sindikatutik gure elkartasuna eta gure besarkadarik beroena helarazi nahi diegu Periko Solabarriari eta berarekin batera inputatutako Ernai gazte erakundeko sei kideei.

Euskal langileriak behar zuen eta behar duen LAB sindikatua errealitatea da gaur egun Periko moduko lagunengatik. Horregatik gaude hemen eta horregatik borrokatzen gara belaunaldiz belaunaldi langileriaren eta Euskal Herri justu eta aske baten alde.

Ez da lehenengo aldia espainiar Estatuak Perikoren kontra egiten duena, ez da lehenengo aldia makinaria judizial-errepresiboa bere kontra martxan ipintzen duena. Eta, hala ere, elkartasun, justizia eta askatasunaren aldeko borroka ez du sekula utzi. Gure herriarentzako duintasun, militantzia eta kemen adierazle argia izanagatik izan da kolpatua. Era berean, bide hori jarraitzeagatik izan dira seinalatuak berarekin batera Madrileko Entzutegira deituak izan diren gazteak. Eurei ere gure elkartasuna helarazi nahi diegu.

Kriminalizazio eta errepresio gehiago, hori da espainiar Estatuak ematen dion erantzuna konponbide, askatasun eta justizia sozial egarriz dagoen herri honi. Gehiengo sozialaren alde aritzen direnen kontrako erasoak gehiengo sozial osoaren kontrako erasoak dira eta gehiengo sozial osoa izango dute aurrean horrelako errezetetan tematzen diren bitartean. Ez dago bere etorkizunerantz martxan dagoen herri oso bat geldiarazteko gai den salbuespeneko auzitegirik, ez eta errepresio neurririk ere.

Periko Solabarriaren eta euskal gazteriaren kontrako prozedurak oro bertan behera uzteko exijitzen dugu eta euskal langileria osoari deitzen diogu eraso honen kontra erantzun dezaten eta mobilizazioetan parte har dezaten.

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 18an
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...