2026-08-18
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakPentsioen murrizketen kontra manifestazioak urriaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Pentsioen murrizketen kontra manifestazioak urriaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek agerraldia eskani dute gaur PPren Gobernuaren pentsio erreforma salatu eta haren kontra borrokatuko direla iragartzeko. Urriaren 19an, larunbata, manifestazioak deitu dituzte Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Donostian. 

GUNE plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek deitutako mobilizazioak bost arrazoi nagusiren bueltan egingo dira:

– Pentsioak eskubide -eta ez negozioa- direla aldarrikatzeko.
– Pertsona guztientzako pentsio duinak eskatzeko.
– Pentsio berrien zenbatekoa eta eroste ahalmena gutxitzen dituzten murrizketei uko egiteko.
– Pentsioen gaineko legeria Euskal Herrian erabakitzeko eskatzeko.
– Hego Euskal Herriko erakundeei pentsio publiko duinak berma ditzatzen eskatzeko, eta Madrilen onetsitako erreformen ondorioak konpentsatzeko osagarria ezar dezaten eskatzeko.

Bide honetan gazte, pentsiodun, langabetu, langile, ordaindu gabeko etxeko zaintzaileei, egoera prekarioan bizi diren emakume eta gizon guztiei dei egin die datorren larunbateko mobilizazioetan parte hartzeko.

Ainhoa Etxaide: "alternatiba badago eta mobilizazio hauen deitzaile garen eragile sindikal eta sozialok eredu berri baten eraikuntzan urratsak egiten ari gara"

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, agerraldian salatu du pentsio erreformarekin egingo diren murrizketak ez direla diru publikoa aurrezteko, herritarroi dirua lapurtzeko baizik. Etxaideren bigarren salaketa instituzio publikoei zuzendua izan da; "Gaurko eta etorkizuneko pentsioak erasotzen ari diren bitartean, ez dutelako ezer egiten". Jaurlaritzak beste alde batera begira ezin duela egon gaineratu du Etxaidek eta "pobretze sozial iraunkor honi aurre egiteko agenda sozial bat" egiteko beharra aldarrikatu du. Izan ere, LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duen moduan, "alternatiba badago eta mobilizazio hauen deitzaile garen eragile sindikal eta sozialok eredu berri baten eraikuntzan urratsak egiten ari gara". Horren adierazle nagusi da Euskal Herriko Eskubideen Karta Soziala.

Alternatiba horren norabidean, gaur berriro mobilizaziorako deia egin da. Larunbatean, urriak 19, izango da hurrengo hitzordua. Arratsaldeko 17:30etan Bilbo eta Donostian, 19:00etan Gasteizen eta 18:00etan Iruñean.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...