2025-12-07
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakPentsioen balioa handitzeko erreklamazioak aurkeztuko ditu LABek gizarte segurantzako bulegoen aurrean

Pentsioen balioa handitzeko erreklamazioak aurkeztuko ditu LABek gizarte segurantzako bulegoen aurrean

Pentsioen balioa handitzeko erreklamazioak aurkeztuko ditu gaur LABek, gizarte segurantzaren Donostiako, Gasteizko eta Bilboko delegazioetan. Gainera, LABek erreklamazio horiekin epaitegietara ere joko du. Erreklamazioak aurkezten dituzten unean, elkarretaratzeak egingo dira.

LAB sindikatuaren pentsiodunen arloa gizarte murrizketen aurka eta geure pentsio sistemaren alde mobilizatzen ari da. Orain, gainera, erabaki dugu auzitegietara jotzea, Madrilen, Rajoyren Gobernuak “dekretuz” ukatu diguna eskatzeko, alegia, gure pentsioek KPIaren arabera handitu behar dutela aldarrikatzeko.

Madrileko “dekretazoak”, gure pentsioen izoztea ezartzen duen dekretuak, agindu zituzten legezko konpromisoekin eteten du.

2013ko urtarrilean jaso behar genukeen pentsiodunok 2012. urtean gertatu zen KPIaren desbideraketak eragindako diru-konpentsazioa. KPIa %2,9an handitu zen, gure pentsioak, aldiz, soilik %1 handitu ziren. Honek eros-ahalmenaren galera dakar, eta pentsiodunen kolektiboa osatzen dutenen pobretzeari eragiten dio. Gogoratu behar dugu Hego Euskal Herrian badirela 430.000 pentsiodun hileko 700 euro baino gutxiago kobratzen dutenak, oinarrizko beharrei erantzuteko 1.000 euro azpitik ez kobratzea beharrezkoa litzatekeen arren.

LAB sindikatuko pentsiodunen arloan uste dugu Madrileko Gobernuak gure pentsioak izozteko hartu duen erabakiak ez duela euren legeria betetzen: balio handitzearen eskubidea pentsiodunok 2012. urtean finkatu genuen eskubidea delako, gizarte segurantzaren lege orokorrean berean adierazitakoa betez. Hortaz, Madrileko araudia legez eskuratu ditugun eskubideen aurkakoa da.

Pentsioen balioa handitzeko erreklamazioak (pentsiodunek sindikatuaren bidez egindakoak) aurkeztuko ditu gaur LABek, gizarte segurantzaren Donostiako, Gasteizko eta Bilboko delegazioetan. Gainera, LABek erreklamazio horiekin epaitegietara ere joko du.

Erreklamazioak aurkezten dituzten unean, elkarretaratzeak egingo dira GIZARTE SEGURANTZAren aurrean, eguerdiko 12.00etan, honako lekuetan:

BILBO. Gran Vía 89. ADIERAZPENAK egingo ditu LABeko pentsiodunen arloko kide CARLOS RUIZek.

DONOSTIA. Podavines kalea, 1.

GASTEIZ. Dato kalea, 36.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...