2026-01-14
Blog Page 879

Erreferendumak 78ko erregimenaren giltzarrapokoa apurtzeko eta aldaketa sozial erradikal bat emateko aukerak parez pare irekitzen ditu

0


Atzo Irailak 26, Besaingo Igartza jauregian LABek antolatuta hitzaldi bat egon zen "Proces Català, Erabakitzeko eskubidea eta aldaketa soziala"-ren inguruan. 60 bat pertsonek hartu zuten parte Intersindical Alternativa de Catalunyako (IAC) Eduard Lucas eta Intersindical CSCko Roser Palolek emandako hitzaldian eta hitzaldiaren bukaeran kontzentrazio bat egin zen Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko.

60 bat pertsonek hartu zuten parte Intersindical Alternativa de Catalunyako (IAC) Eduard Lucas eta Intersindical CSCko Roser Palolek emandako hitzaldian eta hitzaldiaren bukaeran kontzentrazio bat egin zen Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko.

Hitzaldian, azken urteetan Katalunian emandako prozesu historikoaz gain, prozesu guzti honetan gizarte zibilak, eta konkretuki sindikalgintzak izandako papera aztertu zen, eta behin eta berriz aipatu zuten Urriaren 1eko erreferendumak 78ko erregimenaren giltzarrapokoa apurtzeko tresna den neurrian, aldaketa sozial erradikal bat emateko aukerak parez pare irekitzen dituela.

Bukatzeko Irailaren 10ean Bartzelonan nazioarteko sindikatuok onartu genuen adierazpenaren berri eman zen, erreferendumari eta Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidean berretsi zirelarik.
 

 

 


Lan baldintzak hobetzeko eskatu dugu Hezkuntza Sailaren aurrean

0

Donostiako protesta.

Irakaskuntzako LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Hezkuntza Sailaren ordezkaritzen aurrean, “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lemapean egingo dira.

Bilbon egindako elkarretaratzea.

Joan den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko sektore ezberdinetan eta haurreskoletan greba eta mobilizazio garrantzitsuak egin genituen, ikastetxeak, langileak, ikasleak eta familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatzeko. Honen baitan egin ditugu gaur mobilizazioak, eta hurrengo asteetan aldarrikapenak kaleratzen jarraituko dugu.

 

 

 

Osakidetzaren euskara planak, oraindik, langileen euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen du

Irailaren 20an argitaratu zen Osakidetzan abian jarritako bigarren euskara planaren erdibideko balorazioa. LABetik jakitera eman nahi dugu, Osakidetzak hartutako konpromisoen betetze ezak, Osakidetzako langile euskaldunen eskubide urraketa ere, badakarrela.

Osakidetzan lanean ari diren langile euskaldunek une oro ikusten dituzte beraien eskubideak urratuta, batez ere, euskaraz lan egiteko ezintasuna gero eta agerikoagoa delako. Euskara planean kontrakoa jarri arren, egun, lan hizkuntza gisa, praktikan, gaztelera dago ezarrita: historia klinikoa gazteleraz dago, barne komunikazio ugari gazteleraz igortzen dira, programa informatiko zenbaitek gazteleraz egoten jarraitzen dute…

Gainera, langileen euskalduntzean eta trebatze ikastaroetan ez da behar adina diru eta denbora inbertitzen, eta horrek are gehiago zailtzen du, arestian aipatu gisa, lana euskaraz egin ahal izatea.

Ezinbestekoa da, Osakidetzaren euskara planean hartutako konpromisoak betetzea langileek lanean euskaraz jarduteko eskubidea bermatua izan dezaten. Osakidetzako arduradunei exijitzen diegu egoera hau errepikatu ez dadin, benetako neurriak hartzea.
 

 

 

Hezkuntzan burujabetza behar dugu

0
Dozenaka eragilek gaur goizean EAEko Hezkuntza Sailarekin etorkizuneko hezkuntza sistemaren oinarriak adosteko lehen batzarra izan dugu. Ondokoa da LAB sindikatuak egiten duen urgentziazko balorazioa, batzarraren aurretik egindakoaren ostean. LABek Eusko Jaurlaritzarekin gauza batean bat egiten du, egungo hezkuntza sistema zaharkitua dago eta berria behar dugu. Gure ustez, Euskal Herriak eta beraz baita EAEk ere, kalitatezko hezkuntza bermatu behar die ikasle guztiei. Hortik aurrera sartu bezala irten gara bileratik egindako galderak erantzunik gabe gelditu direlako.

LABen ustez, Euskal Herriaren bizi iraupen eta garapenerako Hezkuntza Sistema Burujabea behar dugu, Euskal Herritarrok erabaki behar dugu zer nolako hezkuntza sistema nahi dugun, parte hartze prozesu baten bidez. Hezkuntza Sailak behingoz Madrileko legeekiko dependentzia gainditu behar du eta Madrilera begiratzeari utzi behar dio. Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko, Europa Iparraldera begiratu beharra dago eta ez Madrilera. Hezkuntza sailak LOMCE eta Heziberri bezalako markoetan oinarritutako itun edo legea egin nahi badu, gu ez gara traje horretan sartzen. Gaur hasitako prozesua egungo sisteman partxeak jartzeko bada, ez gara egongo.

Kontrara, gaur egungo hezkuntza sistema autonomikotik, hezkuntza sistema burujabe batera bidea egiteko borondatea badago LAB hor egongo da, behar diren proposamenak mahai gainean jarriz eta adostasunerako borondate osoarekin. Hezkuntza herriaren etorkizuna delako ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaini behar zaie, guk erabaki behar dugu gure publikotasun eredua, guk erabaki behar dugu zer eta nola ikasten den (hizkuntzak, curriculuma, pedagogia eredua, inklusioa, hezkidetza).

Gauzak horrela, hurrengo egun eta asteetan, prozesu honetan parte hartuko dugun edo ez erabakitzeko ikusten dizkiogun alde ilunak argitzen saiatuko gara.
 

 

 

EAJri dei egiten diogu behingoz Alderdi Popularrarekin moztu dezan

LAB sindikatuaren izenean, Andoni Ortuzarrek Alderdi egunean egin dituen adierazpenei erantzuna eman nahi diegu. Ortuzarrek esan zuen Euskal Herrian badela estrategia politiko-sindikal bat estrategia politiko-militarrari txanda hartu diona.

Lehenik eta behin, adierazpenok argi uzten dute herritar antolatuekiko fobia orohar eta langile mungimendu eta sindikituekikoa zehazki. EAJk Confebasken gero eta antz handiagoa du: hitzarmenen estatalizazioari eta Zapatereroren erreformari ateak zabaldu zizkion eta PPren neurri guztiak babesten ari da, besteak beste, sektore publikoko murrizketak.

Gure ustez, adierazpenok erabat arduragabeak dira, friboloak, inozokeria galanta da Ortuzarrek esandakoa. Bere asmoa arreta desbideratzea besterik ez da, benetako arazoa zein den izkutatzea. Eta hauxe da benetako arazoa. Une honetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak babesa ematen dio Partido Popularrak Katalunian martxan jarri duen estrategia politiko-militarrari.

EAJk Mariano Rajoyren gobernu neofrankista babesten du. Beraz EAJri dei egiten diogu inozokeriak albo batera utz ditzan eta behingoz Alderdi Popularrarekin moztu dezan, behingoz kendu iezaiozu babesa Mariano Rajoyren gobernuari.
 

 

 

Segidismoaz harago, sedizioan eta sedukzioan oinarritutako paradigma berria eraikitzea dagokigu hezkuntzan

0
Hezkuntza sistema zaharkituta omen eta paradigma aldaketa bultzatzeko akordiorako eskua luzatu digu EAEko Hezkuntza Sailak eragileoi. LABek bat egiten du ideia nagusi horrekin, ereduaren agorpenarekin alegia, alta, eztabaida paradigma horren oinarrietan eta norabidean dagoela pentsatzen dugu. Eta bide horretan, aldaketa hori hiru zutaberen baitan eraikitzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu: nazio ikuspegia, burujabetza eta partehartzea.

Izanere, guk ez dugu Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemen erreprodukzio hutsa egin nahi.Hezkuntza sistema bat antolatu nahi dugu, baina hezkuntza eskubideetan oinarrituta eta ez estatuaren botere soilean. Hau da, hezkuntza arautzeko aukera nahi dugu, hezkuntza beste modu batean arautu nahi dugulako.

Hezkuntza herri proiektu gisa ulertzen dugu guk. Eta ideia horri jarraikiz, herriak batu, entzun, hitz egin, hausnartu eta adostasunak bildu behar dituelakoan gaude. Euskal Herriak hezkuntzan ere herri akordioa iruten hasi behar du. Herri akordio bat zeina, heziketa prozesuaren parte diren aktoreek saretuko duten. Eskuz esku hezkuntza formala, ez-formala eta informalak, herritarrek, ehunduko duten akordioa. Nazio ikuspegia oinarri eta helburu. Eta adostasunak blindatzeaz haratago, betikotuak diruditen korapiloak askatzen lagundu eta beste eredu berri baten bidean jarriko gaituena. Izan ere, segidismoaz harago, sedizioan eta sedukzioan oinarritutako paradigma berria eraikitzea dagokigu.
 

 

 

Salatu dugu CENek lan arriskuei buruzko akordioari betoa jarri diola, enpresek prestakuntza-plana bete beharra saihesteko

0
LABek eta ELAk eskatzen diogu Nafarroak Gobernuari aipatu lanbide arteko akordioaren izenpea susta dezala aktiboki, eta 2018.rako haren diru-laguntzen politika berrazter dezala, non haien bidez, CENek, 2016 eta 2017. urteetan, eskuratu izan dituelako milioi erdi euro baino gehiago Laneko Arriskuak Prebenitzeko Proiektuei eman zaizkien laguntza publikoen kontzeptuan.

Urte hasieran eta LABek eta ELAk 2017-2020 urteetarako egin zen Lan Osasunaren Egintza Planari egin ekarpenen harira, Nafarroako Gobernuak proposatu zien Lan Osasunaren Nafarroako Kontseiluan diren erakunde patronalei eta sindikatuei Lan Arriskuen Prebentzio-Ordezkarientzat Prestakuntza Egitasmoa onar zedila.

Lehen uneaz geroztik, Prestakuntza Plana betetzen zela berma zedin, helburua Lanbide arteko Akordioa lotzea izan da, EAEkoaren antzekoa, zeina duela 20 urte indarrean dagoen. Haren bidez, besteak beste, ordezkarientzat sorospen eta ordu-kreditua eskuragarri izateko bermeak dituen eta haren betearazpenean administrazioa kontrolatzen duen Prestakuntza Plana ezartzen da.

Gogoan izan behar da aipatu prestakuntza eta hark eragin kostua enpresen lege-betebeharrak izanik, Nafarroan ez direla osoki betetzen. CEN patronalak bere burua ezgaitzat jotzen du enpresak alor honetan loteslea den itun batean nahasteko, baina era berean, haren ordezkapenaz baliatzen da (ematen zaion arren, ez da inoiz egiaztatu, sindikatuena bai ordea) prestakuntza planari betoa jartzeko.

Nafarroan, langileen osasunari egin kalteak gaitz enkistatuak dira; honez gain, gaur egun ezbehar-kopurua handitzen eta handitzen ari da. Honek eskatzen digu prebentzio politikak berraztertu behar direla, eta erabili beharreko neurrien artean, zeregina eta parte-hartzea sustatzeaz gain, funtsezkoa suertatuko zaigu Prebentzio ordezkariak trebatzea eta gaitzea.

Horrengatik, LABek eta ELAk salatzen dugu CENek adierazi duen ukoa lanbide arteko akordio sinatzeko, urtean zehar, lan istripuen eraginez dozenaka hildako baino gehiago suertatzen direnean eta Nafarroan, ezbehar-kopuruen tasa guztiak, lanbide gaixotasunek eragindakoak aintzat hartu gabe, handitzen ari direnean.
 

 

 

Kataluniari buruzko hitzaldi bat egingo dugu bihar, Beasainen

0

Erabakitzeko eskubidea eta aldaketa soziala izango ditu ardatz bihar, irailak 26, egingo dugun hitzaldiak. Beasaingo Igartzan izango da, 18:30ean, IAC sindikatuko Edu Lucas eta Intersindical-CSCko Eduard Suarezen eskutik. Hitzaldia eta gero, 20:00etan, elkarretaratze bat egingo dugu Kataluniako prozesuaren alde.
 

 

 

Exijitzen dugu azpikontratatutako langileak ere alderdi inplikatutzat aitortuak izatea eta mahai negoziatzaileetan parte hartu ahal izatea La Navalen

0

La Navaleko egoeran jazo den azken gertakariaren harira, LABek adierazi nahi du armadoreak egin duen lapurreta-saiakerari oso larria deritzagula, hala ere, honekin egiten ari den erabilerari sentsazionalista hutsa deritzagu, ez direlako azpimarratzen langileek jasan behar izan dituzten ondorio zuzenak eta berehalakoak, azpikontratatukoen zein La Navaleko langileen artean. Itsasontzia eraikitzeko lanetan ziharduten 300 bat langileak ezin daitezke itzuli euren lanpostuetara, eta ez dakite noiz itzuli ahal izango diren ere. Langile hauetako gehien-gehienak ontziolatik kanpo daude, eta hauetako gehienak kaleratu egingo dituzte. Enpresa horietako batzuk ixteko ere arriskua dago.

LABen ustez, itsasontzigintza bezalako industria estrategikoari eutsi beharraz mintzatzen garenean, onartezina da azpikontratatzen diren langileen esplotazioan oinarrituz egitea. Horrengatik eskatzen dugu erakundeek eta eragindako gainontzekoek alderdi inplikatutzat har ditzatela, eta La Navaleko gatazka konpontzenko martxan jar daitezkeen negoziazio mahaietan parte hartu ahal izatea. La Navalek 2.000 langileri ematen dio lana zuzenean, azpikontrata eta kontrata bidez. Hauetako inor ezin daiteke baztertu irtenbidetik.