Gasteizko Legebiltzarrean otsailean egin bezala, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan gauden sindikatuok Nafarroako Legebiltzarrean erregistratu dugu pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea. Hain zuzen ere, LABeko ordezkari Imanol Karrerak babes sozialerako kalitatezko sistema publiko bat aldarrikatu du Nafarroarentzat, erregistroa egiteko orduan.
Pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea erregistratu dugu Nafarroako Legebiltzarrean
Gasteizko Legebiltzarrean otsailean egin bezala, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan gauden sindikatuok Nafarroako Legebiltzarrean erregistratu dugu pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea. Hain zuzen ere, LABeko ordezkari Imanol Karrerak babes sozialerako kalitatezko sistema publiko bat aldarrikatu du Nafarroarentzat, erregistroa egiteko orduan.
Euskal Herria #kataluniarekinBat
LAB, ELA, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bilduk deltuta elkarretaratzeak egin ditugu Euskal Herriko herri eta hiriburuetako udaletxeen aurrean ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna’ lelopean.
Kataluniako lehendakaria @KRLS atxiki dute Alemanian. Estatu Espainiarrak bere alde antidemokratikoena erakusten du beste behin. Gure elkartasuna presidente legitimoari eta Kataluniako herriari #llibertatPresosPolítics
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Hondarribi, Orereta, Lazkao #kataluniarekin #demokrazia #askatasuna pic.twitter.com/l7IVXE3qat
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
#hernani #kataluniarekinbat #demokrazia #askatasuna pic.twitter.com/qSumYYS1J8
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Lasarte #kataluniarekinbat #demokrazia #askatasuna pic.twitter.com/jmMN9uiXda
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Igor Arroyo Idazkari Nagusi Ondokoa Donostiako mobilizazioan ari da parte hartzen #demokrazia #askatasuna pic.twitter.com/NzCghjy2it
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Tolosa, Oiartzun #kataluniarekin #demokrazia #askatasuna pic.twitter.com/ShC6pYujul
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Iruñeako Udal plazan #kataluniarekin #demokrazia #askatasuna pic.twitter.com/2mifmgNMxO
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Ehundaka pertsona Bilboko Udaletxearen aurrean #kataluniarekin #askatasuna #demokrazia pic.twitter.com/mWcZRU6iPR
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 25 de marzo de 2018
Elkarretaratzeak egingo dira igandean, Hego Euskal Herriko udaletxe pareetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna’ lelopean
Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitu dituzte mobilizazioak: LAB, ELA, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira.
Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzeak egingo dira bihar eguerdian Hego Euskal Herriko udaletxe aurreetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna´ lelopean.
Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko deitu dituzte elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dagok eta EH Bilduk. Era horretara, Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko deia egin diete eragile deitzaileek euskal herritarrei.
ADEGIren jarrerak langileen kontra egiten du Gipuzkoako Eraikuntzan
LABek oso larritzat jotzen du patronalaren ardurabakotasuna. Kezkagarria da oso Adegi patronalaren jarrera, Confebasken markoan dena eta nahiz eta gainontzeko patronalek gehiengo ordezkaritza aitortzen dioten, mahaia osatu eta negoziazioari hasiera emateari uko egiten dion sektoreko milaka langileri euren lan baldintzak hobetzeko aukera ukatuz.
LABek ez du onartuko apirilak 9ko bileratik berriz ere negoziazio mahaia osatu gabe irtetea. Horrela gertatuko balitz, LABek ez du konfrontazioa ez den beste aukerarik ikusten Adegi eta Confebask-en blokeari aurre egiteko.
Bat egiten dugu Euskal Herrian Euskarazek Iruñean deitutako manifestazioarekin
Sindikatuak ordezkaritza bat bidaliko du manifestaziora. Hain zuzen ere, deialdiarekin bat egin duten beste hainbat eragilerekin batera, ozen aldarrikatuko dugu mugarik gabeko euskara nahi dugula, mugarik gabe euskaraz bizi nahi dugula. Ofizialtasuna eta hizkuntza politika burujabea aldarrikatuko dugu, hitz batean.
Eraldaketa soziala lortzeko, menpekotasunetik burujabetzara pasatzeko bidea diseinatzea da erronka
LABek 2018ko Aberri Egunerako Adierazpena aurkeztu du gaur komunikabideen aurrean. Dokumentua martxoaren 19ko Nazio Biltzarrean onartu zen. Hain zuzen ere, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia, Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoa, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendia eta Komunikazio idazkari Maider Jauregi izan dira agerraldian, eta testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialaren irakurketa egin dute.
Garbiñe Aranburuk nabarmendu du Euskal Herria fase politiko berezi batean dagoela, eta demokrazia dagoela jokoan. Erabakitzeko eskubidearen alde gehiengo zabal bat dagoela berretsi du, eta, eraldaketa soziala lortzeko, menpekotasunetik burujabetzara pasatzeko bidea diseinatzea dela orain erronka. “Bizitza erdigunean kokatuko duen eredu sozial eta ekonomiko bat lortzeko, edukiz bete behar dugu marko politiko berria. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako esparru propio bat ziurtatu behar du, parekidetasuna izan behar du oinarri, lanetik bizirik itzultzeko bermearekin eta pentsio duinak eskainiz. Hau guztia lortzeko nahi dugu marko berria”, adierazi du LABeko idazkari nagusiak.
Bide horretan, ezkerreko soberanisten artean indarrak batzea ezinbestekoa dela azpimarratu du Garbiñe Aranburuk, eta sindikatuak aliantzen aldeko apustu garbia egiten duela berretsi du, “herri honen egoerak, langileek bizi duten egoerak, hala eskatzen duelako”.
Irailean ELArekin aurkeztutako adierazpena praktikara ez eramatea ulergaitza dela azaldu du, aitzakiarik ez dagoelako horretarako: “Ez dugu ulertzen zergatik edo zerk oztopatzen duen bizi dugun inboluzio honetan LABek eta ELAk Lahn Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Markoaren alde mobilizazio erraldoiak sustatzea, adibidez; edo elkarrekin mobilizatzeko, pentsio duinen eta babes sozialerako eta Gizarte Segurantzako sistema propio baten alde”, esan du Garbñe Aranburuk. Hala ere, bi sindikatuen arteko egoera desbloketzeko LABek proposamenak egingo dituela iragarri du.
Igor Arroyok, bere aldetik, Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera antidemokratikoa salatu du, herritarren aldarrikapen sozial eta politikoei ez dietelako erantzuten: “izugarrizko inboluzio soziala ari da gertatzen. Aldaketa sozialari muzin egiten diote. Elite batentzat gobernatzen ari dira”.
Espainiako estatuaren aldetik ez dagoela borondaterik mina eta sufrimendua aitortzeko nabarmendu du; are eta gehiago, sufrimendua eragiten jarraitzeko asmoa erakutsi duela salatu du. Zentzu honetan, presoen afera konpontzea premiazkoa dela erantsi du Garbiñe Aranburuk.

