2026-02-15
Blog Page 819

Gure ekintza sindikala epaitua izango dela salatu dugu Oreretan

Urtebete pasa da Oreretako Enrike Rodriguez Zarzueloren farmazian hauteskunde sindikalak egiten saiatu ginenetik. Farmazia honetako nagusiak bereak eta bi egin zituen hauteskunde horiek ospatu ez zitezen. Ordutik, bertako langileek euren eskubideak behin eta berriz urratuak ikusi dituzte, eta LABek epaitegiko zitazio bat jaso du. Agerraldi bat egin dugu gaur, farmaziaren aurrealdean bertan, gaiaren inguruan azalpen gehiago emateko.

Hauxe da gaurko agerraldian irakurri dugun adierazpena:

Berriz ere, farmazia honen aurrera etorri beharrean aurkitu gara. Urtebete pasa da farmazia honetan hauteskunde sindikalak egiten saiatu ginenetik. Eta saiatu diogu, XXI mendean ulertezina izan arren, farmazia honetako nagusiak bereak eta bi egin zituelako hauteskunde horiek ospatu ez zitezen. Ordutik, bertako langileek euren eskubideak behin eta berriz urratuak ikusi dituzte. Eta gu, LAB sindikatua, epaitegiko zitazio batekin aurkitzen gara.

Gu LAB sindikatuko kideak gara, enpresa ezberdinetako ordezkariak, Oreretako herritarrak. Eta harro gaude LABek burutzen duen lanarekin. Harro, horrelako nagusikerien aurrean kikildu ordez, hortzak erakusten dakielako, eta behar denean, adostasunetara iristen dakielako. LABek ez du langilea bere bakardadean uzten. Talde bezala antolatu eta denon artean egiten diogu aurre gatazkari. Horiek direlako gure funtzioak: langileak antolatzea euren eskubideen defentsan, langileon bidelagun izan eta ekintza sindikalaren bidez erasoei erantzutea.

Badirudi hemengo nagusia den Enrikek ez dituela gure funtzioak onartu nahi. Enrikek, sindikalismorik gabeko mundu bat nahiago luke, bere nagusikeria hutsez antolatuz lan harremanak. Bada jai dauka!

Zer uste zuen? Langileei ordezkaritzarik gabe utzi ostean, langileekiko nagusikeriazko jarreraren aurrean, langile bat bidegabeki kaleratu ostean… LAB sindikatua beso gurutzatuekin geldituko zela? Ez genituela gure herrian, gu ere erabiltzaile ginen farmazia batean emandako gehiegikeriak salatuko? Berak probokatutako egoera batek ez lukeela herri haserrea piztuko?

Zilegi al da langile bat bidegabeki kaleratu ostean sindikatua salatzea derrigortzeengatik? Enrike jauna ez zen kikildu antzinatasun gutxiena zuen langilea kaleratzerakoan, legeak onartzen dioen indemnizaziorik xixtrinena zegokiona aukeratuz. Hona hemen langileon babesgabetasunaren beste adibide bat: legeak, Enrike bezalako nagusiek edonor kausarik gabe (otzan eta pasibo ez izateagatik) kaleratzea baimentzen die diru kopuru exkax baten truke. Geroz eta gehiago dira patronalaren pribilegioak eta gutxiago langileon eskubideak.

Jakin badakigu Enrike bezalako asko daudela, sindikalismo eraldatzailerekin gurutzatu nahi ez dutenak. Baina jakin dezatela gutxiengoa direla, langileok %99a garela, gauzak aldatzeko gogo handikoak, gure artean ahaldundu eta aberastasunaren banaketa orekatuago baten bidean jendarte hau eraldatzeko gogoz.

Martxoaren 7an, Donostiako epaitegian ikusiko dugu elkar. Enrikek gure ekintza sindikala epaitua izatea nahi du. Jakin dezala, gure lanaren epaile bakarrak langileak direla, langileok osatzen dugulako LAB, eta guregana datorren langile bakoitzak gure tresna guztiak izango dituela eskura, langile bakar bat ere ez dugula bakarrik utziko, LABen langile guztiok dugulako tokia gure eskubideen defentsan borrokatzeko.
 

 

 

Arraiozko Simply saltokiaren aurrean egin dugu protesta, langileek pairatutako jazarpena salatzeko

0

Urteetan Arraiozko Simply santokian langileen egoera erraza izan ez baldin bada ere, azken urtean egoera dezente okertu egin da. Langile asko enkargatu baten aldetik izugarrizko jazarpena pairatzen ari dira, eta, horrek sortutako antsietatearen ondorioz, azken aldian baja asko egon dira. Enpresak berak sortutako egoera baten ondorioz bajan egoteagatik, bajan zeuden biartean, bi langile kaleratu dituzte eta beste batzuek lana utzi behar izan dute, irtenbide bakar gisa.

Era berean, salatu behar da bajan dauden langileek sortutako hutsuneak ez direla bete, eta bertan geratu direnek, beraien lanaz gain, funtzio horiek ere egin behar izaten dituztela. Baina ez hori bakarrik, langile hauentzat, gain karga hori izatea gutxi balitz, beraien lana ez dutela behar bezala egiten eta gehiago egin ahal dutela entzun behar izan dute ere; gehienetan, aipatutako enkargatuaren aldetik.

Onartezina da baldintza hauetan lan egitea. Horregatik, LABek eta ELAk egoera salatu nahi dugu, eta adierazi ez dugula egoera hau bere horretan segitzea onartuko.
 

 

 

Kalera irten dira berriro Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek hiru orduko lanuztea egin dute gaur, 10:00etatik 13:00etara, zerbitzu eta enpleguaren kalitate hobea eskatzeko. Bilboko udaletxetik Bizkaiko Foru Aldundira manifestazioa egin dute, eta azken asteetako mobilizazioei eman diete segida horrela.
 

 

 

Gure egiten dugu Gipuzkoako eraikuntzako negoziazio mahaia deitzeko erabakia

0
Lehenago egin zitekeen arren, LABek bat egiten du gaur ELAk iragarri duen eraikuntzako negoziazio mahaia deitzeko erabakiarekin.

Sektoreko langileen eskaera bat zen, eta LABek, apaltasunez baina harrotasunez ere, gaur iragarritako erabakia hartzen lagundu duela esan dezake. ELAk oso ongi dakien bezala, LAB erantzukizunez eta eskuzabaltasunez arituko da hitzarmenaren negoziaketan, langileen interes orokorrak defendatuz eta lehenetsiz.

Azkenik, gaurko ELAren erabakia industriako beste sektoreetarako ere aurrekaria izatea espero dugu.
 

 

 

Elorrion hildako garraiolariaren lan heriotza salatuko dugu ostiralean

2017. urtean 53 langile hil ziren lan istripuan, horietatik 8, garraiolariak. Aurten jada 12 pertsona hil dira lan istripuan Hego Euskal Herrian eta horietatik 6, errepidean lan egiten zuten gidari eta garraiolariak. Datu hauek guztiak eta prekarietatearen ondorioak gizarteratzea ezinbestekoa dela kontutan hartuta, gehiengo sindikaleko kideok elkarretaratzea egingo dugu datorren ostiralean, martxoak 2, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, 11:00etan. Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUko kideok egoera salatzen jarraituko dugu, baita hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen ere.

Lehenik eta behin gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu ostiralean Elorrion lan istripuan hil zen kamioi gidariaren senide eta lagunei. Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Azpimaragarria da garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, baina sektorearen beste zati handi bat gidariek osatzen dute. Gaur egun eta urteetan zehar administrazioen utzikeriak eragindako egoera dela eta, gidari nahiz garraiolarien lan baldintzak ez dira hobetu. Ezinbestekoa da garraiolari nahiz gidarien egoera hobetzea, bai porteen prezioetan, bai lan orduetan, Europako herrialde askotan hartzen ari diren antzeko neurriak kontutan hartuz, izan ere, sektorearen zati bat prekarietatean egoteak, bestea ere, bertara bultzatzen baitu.

Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, sektoreak bizi duen egoeraren ezagun izan arren. Azpimarragarria da garraiolariek jasaten dituzten lan istripuen gehiengoak errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desregulazio basatia agerian uzten dituela. Gainera, garraiolarien eskubide eza ere nabaria da, izan ere, lana mantendu ahal izateko, askotan kargatzaileen presak, ezinezko ordutegiak, gehiegizko pisudun kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak eta atseden eza jasan behar baitituzte. Askotan, gainera, zamaren deskarga egitera behartuak dira. Hauek eta honelako beste hainbat arrazoi dira lana modu seguru eta duinean egitea oztopatzen dutenak, garraiolarien bizitza arriskuan jartzeaz gain. Arazo hauek dira administrazioak behin eta berriz ezkutatzen saiatzen direnak, beste alde batera begiratuz gehienetan, beraien nahia garraio merkea lortzea baita, edozein preziotan.

Garraiolarien lan istripuak ez dira maiz estatistika o zialetan kontutan edukitzen: errepide istriputzak jotzen dira, zenbakiak apaintzeko. Besteetan, “heriotz natural” delakoen zifren barruan sartzen ere saiatu ohi dira, ez garraio sektorean bakarrik, lanak eragiten dituen estres egoerak, besteak beste, alde batera nahita utzita.
 

 

 

Kanpaina bat abiatuko dugu, Nafarroako Gobernuari eskatzeko zerbitzu sozialen ratioen dekretua hobetu dezan

Sektore soziokomunitariotik, zerbitzu sozialen egungo egoera aintzat harturik, eta ikusirik Nafarroako Gobernuak ez duela bete zerbitzu sozialen ratioak arautzearen aldeko kanpainaren ondorioz duela bi urte hartutako hitza, hain zuzen ere zerbitzu sozialak arautzen duen dekretua behingoz alda dezaten exijitzeko beste kanpaina bat martxan jarriko du LAB sindikatuak. Gure iritziz, zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra baita langileen lan osasuna zaintzen duen ratio egokiak lortzea. Euskal Autonomia Erkidegoaren egoerari buruzko irakurketa atzo egin genuen, Bilbon egindako agerraldian.

Duela bi urte martxan jarritako kanpainaren ondoren, Nafarroako gobernuak konpromisoa hartu zuen zerbitzu sozialak arautzen zuen lege dekretua aldatzeko. Horretaz gain, sindikatuekin arazoari buelta emateko elkarlanean arituko zela izan zen hartutako beste konpromisoa.

Bi urte pasa ondoren, ez dugu albisterik jaso. Eta are gehiago, zerbitzu sozialen egoera geroz eta okerragoa dela baieztatu dezakegu. Irakurketa hau administrazioak azkenengo bi urte hauetan atera dituen enkante publiko eta helduen egoitzetako itunpeko plazetan argi eta garbi ikus daiteke. Zerbitzu sozialen prezioen homogeneizazio prozesu bat egin duen, non langileek beti bezala galtzen atera dira.

Beste alde batetik, lan osasunaren ikuspegitik zerbitzu sozialen sektorea hankaz gora dago. Lan kargak ikaragarriak dira, arrisku psikosozialak kezkagarriak dira, eraso fisiko zein psikologiko oso larriak ematen dira, sektoreko berezko gaixotasunak direnak ez dira aitortzen eta abar luze bat. Hau guztia, sektore honetan gaur egun lan egiteak arrisku lan bat bilakatu du.

Hau guztia iraultzeko, LAB sindikatuak kanpaina bat abiaraziko du, hurrengo hilabeetan garatzen joanen dena, Nafarroako Gobernuari exigitzeko hobetu dezan zerbitzu sozialen ratioak arautzen dituen dekretua.

Kanpaina bi helburutan oinarritzen da. Alde batetik, lan osasunaren egokitze eta berritze bat eskatuko dugu. Horretarako langileekin ahalduntze prozesu bat egingo dugu eta bestetik, sektoreko enpresetan lan osasuna arautzen dituzten legeak betetzea eskatuko dugu. Eta bestetik, ikuspegi honetan oinarrituta, Nafarroako Gobernuari dekretua behingoz aldatu dezan eskatuko diogu. Sektoreko gaur egungo errealitatea iraultzeko, zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra baita langileen lan osasuna zaintzen duen ratio egokia lortzea.
 

 

 

M8 GREBA FEMINISTA: Emakumeok* planto, Nosotras paramos, nous on s’arrête

0


Zergatik egingo dugu greba? Emakumeen* nazioarteko grebarekin bat egitea erabaki dugu…

¿por qué vamos a la huelga ? Nos sumamos a la huelga internacional de mujeres* porque…

Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako:
· Europan emakumeek* astero 26 orduz ordaindu gabeko lanak egiten ditugu gizonek 9 ordu egiten dituzten bitartean. Inork aitortzen ez duen lana da, ikusezina.
· Emakumeek* lanaldi bikoitz eta hirukoitzak egiten ditugu gizonak eta estatuak ez direlako zaintzaz arduratzen.
· Hego Euskal Herrian gizonek emakumeek* baino %35,6 gehiago kobratzen dute, enplegu berdinaren aurrean soldata berdina kobratzea exijitzen dugu.
· Emakumeek* lan prekarietate handiagoa jasaten dugu.
· Emakume* langile asko lan erregimen orokorretik kanpo gaude, lan- eskubiderik gabe: etxe barruko langileak, nekazariak, sexu langileak, aniztasun funtzionaladun langileak, langile autonomoak…
· Etxe barruko langileak esklabo gisa bizi gara
· Gizartean amatasuna goraipatzen da, aldi berean, lan-merkatuan zigortuz
· Gure pentsioak baxuagoak dira, eta gure zahartzaroa txirotzen dute · Pobreagoak gara eta gizarte politiken bazterketak gehiago pairatzen ditugu · Emakume* gazteoi formakuntza eta esperientzia gehiago exijitzen zaizkigu baina aldi berean lan-prekarietatea pairatzen dugu

Este modelo económico nos aplasta:
· En Europa, las mujeres* dedicamos 26 horas semanales al trabajo no remunerado frente a las 9 horas que dedican los hombres. Es un trabajo invisibilizado que nadie nos reconoce
· Las mujeres* realizamos dobles y triples jornadas de trabajo porque los hombres y el Estado no se responsabilizan de cuidar
· En Hego Euskal Herria los hombres cobran un 35,6% más que las mujeres*, a mismo empleo exigimos cobrar el mismo salario
· Sufrimos mayor precariedad laboral
· Muchas trabajadoras estamos fuera del régimen general de trabajo, sin derechos laborales: empleadas domésticas, agricultoras, trabajadoras sexuales, trabajadoras con diversidad funcional, trabajadoras autónomas…..
· Las empleadas internas estamos en situación de esclavitud
· A la vez que se ensalza la maternidad socialmente, se castiga en el mercado laboral
· Nuestras pensiones son inferiores lo que empobrece nuestra vejez
· Somos más pobres y sufrimos más los recortes en políticas sociales
· A las mujeres* jóvenes se nos exige más formación y experiencia pero seguimos sufriendo precariedad laboral

Indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako:
· 2010-2015 urteen artean 33 emakume* hil dituzte Hego Euskal Herrian. Eraildako
emakume* guztiak falta zaizkigu
· Sexu-esplotaziorako salerostea: emakumeen eta umeen merkantilazitzearen adierazpena
· Nazkatuta gaude kaleko jazarpena eta sexu erasoak jasateaz eta alor intimoan kontrola, xantaia eta apalkuntza pairatzeaz
· Beldurrean hezten gaituztela salatzen dugu, gure testigantzak zalantzan jartzen direla eta salatzen dugunean epaituak gara.
· Ez gara erantzuteko gaitasunik gabeko biktima pasiboak.
· LGTBI-fobiak gure biziak estutzen dituzten armairuetan giltzatzen gaitu
· Indarkeriari aurre egiteko baliabide publikoak ez dira nahikoak
· Zigor-sistema patriarkala da, eta kartzeletan indarkeria bikoitzari aurre egin behar diogu emakume* izateagatik

La violencia machista nos golpea:
· Entre 2010 y 2015 asesinaron a 33 mujeres* en Hego Euskal Herria. Nos faltan todas la mujeres* que han matado.
· La trata con fines de explotación sexual: la expresión más grave de la mercantilización de los cuerpos de las mujeres y niñas
· Estamos hartas de sufrir acoso callejero, agresiones sexuales, y chantaje, control y humillación en el ámbito íntimo
· Denunciamos que se nos eduque en el miedo y se cuestione nuestro testimonio y se nos juzgue cuando denunciamos
· No somos víctimas pasivas sin capacidad de responder
· La LGTBfobia nos encierra en armarios que constriñen nuestras vidas
· Los recursos públicos para hacerle frente a la violencia son insuficientes
· El sistema penal es patriarcal y en las cárceles enfrentamos una doble violencia por ser mujeres*

Arrazakeriak akatzen gaituelako:
· Ez ditugu ahazten hainbat arrazoiengatik euren herrialdea utzi dituzten
pertsonen bizitzak
· Emakume* etorkin eta errefuxiatuek mugetan jasaten duten indarkeria matxista eta kriminalizazioa salatzen dugu
· Espazio publikoa hartzeko dugun eskubidea mugatzen dute gure janzkeragatik
· Legez kanpoko egoeran gauden emakumeak* eta atzerritarren legea jasaten dugunok bereziki babesgabe gaude indarkeria matxistarekiko
· Nazioarteko zaintza-sarea osatzen dugu: gure seme-alabak eta adindunak beste emakume* batzuen esku uzten ditugu han, hemen zuenak baldintza oso prekarioetan zaintzeko

El racismo nos mata:
· No olvidamos las vidas de las personas que dejan sus países por diversas causas
· Denunciamos la violencia machista y la criminalización que sufren las mujeres migrantes y refugiadas en las fronteras y en los países en tránsito.
· Se limita nuestro derecho a ocupar el espacio público por nuestra vestimenta
· Las mujeres* migrantes en situación irregular y perseguidas por la ley de extranjería estamos especialmente desprotegidas frente a la violencia machista
· Formamos una red transnacional de cuidados: dejamos allí a nuestros hijxs y mayores a cargo de otras mujeres* para cuidar aquí en condiciones muy precarias

Kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako:
· Historia, literatura eta zientzia liburuetatik ezabatu gaituzte
· Hedabideek, publizitateak eta sareek objektu sexualtzat gaituzte, kontsumituak izateko prest
· Genero estereotipoak komunikabideetan, solasaldietan, erakundeetan erreproduzitzen dira
· Hierarkia erlijiosoak, Estatuak edo botere ekonomikoek gure gorputz eta sexualitatearen gaineko erabakiak ukatzen dizkigute
· Politikan, ez gaude eragiteko eta erabakitzeko ahalmena duten eremuetan

Marginadas, cosificadas, estereotipadas por la cultura patriarcal:
· Nos han borrado de los libros de historia, literatura, de ciencias…
· Los medios de comunicación, la publicidad y las redes nos tratan como objetos sexuales listos para el consumo
· Los estereotipos de género se siguen reproduciendo en conversaciones, medios comunicación, instituciones
· Las jerarquías relijiosas, el Estado o los poderes económicos niegan las decisione sobre nuestros cuerpos y sexualidad
· No estamos en los marcos de incidencia y decisión política
 

NOLA EGIN DEZAKET M8ko GREBAREKIN BAT?
¿Cómo ouedo sumarme a la huelga el 8M?



Norentzat da greba deialdia?
Emakumeak, lesbianak, etorkinak, transak gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU!
Greba feministarako deialdia zabaltzen dugu BASAKERIA HONI EZETZ esateko. Nahikoa da, hitz-jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaude.
¿A quién va dirigida la huelga?
Las mujeres, lesbianas, migrantes, trans en toda nuestra diversidad NOS PLANTAMOS!
Convocamos una huelga feminista para decir que NO A ESTA BARBARIE. Basta ya, estamos hartas de tanta palabrería y tan poca acción. ¡NOSOTRAS PARAMOS!

Emakume*guztiok daukagu gure lekua egun honetan Zure ekarpena beharrezkoa da
Herri eta hirietako asanblada irekietan zure zain gaude Jarrai gaitzazu:

Todas tenemos nuestro lugar en este día. ¡Tu aportación es necesaria! Te esperamos en las asambleas locales abiertas. Síguenos en:

TWIITER: @M8EuskalHerria
Facebook: M8EuskalHerria m8grebafeminista@gmail.com grebafeminista.wordpress.com

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA

*‘Emakume’ izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak, transak…).

*Utilizamos la categoría ‘mujer’, ya que es válida para la articulación política de cara a la huelga feminista del 8 de marzo, aunque, por encima del sistema binario de género, nos reconocemos diversas en nuestros cuerpos, trayectorias, vivencias, capacidades e identidades (bolleras, trans
 

 


EITBko zuzendaritzari autozentsurari behingoz uko egiteko exijitzen diogu

0
Iñaki Egaña historialariak idatzitako “Armagabetzea – Euskal Bidea” liburua iragartzeko editorialak prestatutako iragarkia ez emititzea erabaki du EITBk. NAIZ komunikabidearen arabera, EITBko zerbitzu juridikoek zentsuraren arrazoia eduki politikoetan oinarritu du. Halere “EiTBren hedabideetan publizitatea emititzea erregulatzeko arauak” delako txostenaren “printzipio orokorretan” ez da halako arrazoirik esplizitatzen. Zuzendaritzak interpretazio bihurriegia egin du gure iritziz.

Informatiboen manipulazioa eta kontrola salatu izan dugu maiz, baina baita bestelako kontrol eta zentsura kasuak programak, janzkerak, ikurrak… ohitura zaharra bada ere, ez gara ohitzen eta salatzen jarraituko dugu.

EAJk ez du onartzen berak kudeatzen ez duen ekimenik aurrera jotzerik, eta adibide garbiak dira Pariseko martxaren eta bestelako ekimenen arrakastak nola isiltzen eta baztertzen saiatzen ari den. Oraingoan ere bere komunikabide propiotzat duen EITB berriro ere zentsura modu partidistan erabili du.

Hainbatetan auzo-lotsaz ikusi izaten dugu EITBko zuzendaritza parlamentuan azalpenak ematen, konplexuz beteta, Madrilgo gobernutik edota hau ordezkatzen duen ko-lehendakariarengandik etor daitezkeen erreakzioen beldurrez.

EITBko LABek alderdiei eta agintariei euskal jendartearen esanetara egon behar duen komunikabide publikoa bakean uzteko exijitzen diegu gaur ere. Kudeaketa profesionala, objektiboa, gardena eta interes partidistetatik urrun nahi dugu.
 

 

 

“Berriz ere gezurretan ari dira”, diote Edesa Industrial eta Geyser Gastecheko langileek

0

Elkarretaratze bat egin dute gaur Arrasaten, Modragon Korporazioaren egoitzaren kanpoaldean, Edesa Industrial eta Geyser Gastecheko enpresa komiteek deituta. Aurretik, agerraldi bat egin dute komunikabideen aurrean, hartzekodunen konkurtsoa zein egoeratan dagoen azaldu dute. Hain zuzen ere, baliteke plantilla guztia kaleratzea eta aktibitate industrialarekin amaitzea.

Langileek agerraldian irakurritako adierazpena:

Gaurko prentsaurrekoan, Edesa Industrial eta Geyser Gastech eko langileok bizi dugun egoeraren berri ematera gatoz.

Empresako zuzendaritzak, hau da, CNA CAT ko jabea den Jorge Parladek, Edesarako proiektu industriala alboratu du, eta gainera, badirudi beste proiektu batzuk garatzea ekidin nahi duela; gainera guzti hau administradore konkurtsalaren oniritziaz.

Zuzendaritzak, aktibitateak jarraitzeko beharrezko diren inbertsore berrien sarrera erraztuko zuela adierazi zigun. Hori dela eta, ixiltasuna mantendu dugu kontsulta epea hasi zenetik. Orain, borondate hori erakusteko eskaeraren aurrean, zuzendaritzak uko egin digu. Berriz ere gezurretan ari dira.

Erraza da azaltzen: Fagor zenaren ondorioz abiatu daitekeen edozein proiektu industrial aurrera ateratzea ekidin nahi dute. Fagorreko aktiboak bereganatu eta bailaran enplegua sortu dezakeen enpresa baten etorrera ekidin nahi dute.

Beraien plan bakarra, enplegurik sortuko ez duen plan komertzial baten bitartez, hartzekodunen konkurtsotik irtetzea da. Alternatibarik ez dagoenaren aitzakiapean, enpresara gerturatu diren eta interesatuta dauden inbertsoreak uxatu dituzte. Guzti hau Alfonso Gomez administradorearen adostasunarekin.

Administradore konkurtsalari, aktiboen salmenta onartuz, desindustralizazio honen koplizea ez izatea eskatzen diogu; izan ere, likidazio batean aktibo hauek lanpostuak sortu ditzazke Euskal Herrian.

Basauriko aktiboak saldu nahi dituzte, beste herrialde batetara eramateko eta enpresa desegiteko. Ez dugu hori onartuko.

Enpresak ez baldin badu borondaterik proiektu industrial bat martxan jartzeko, egin dezakeen onena enpresa likidaziora eramatea da. Horrela negozioan interesatuta diren beste enpresa batzuek hartu ahal izango lukete ekoizpen unitateen jabetza. Edesa Industrialeko hartzekodunei, eta, batez ere, Mondragon Korporazioari eta Fagor S.Coop-i, dei egiten diegu, desindustrializazio plan hau ekiditeko ez dezala inongo akordiorik egin.

Jakinarazi nahi dugu Konfort, Linea zuria eta eltzeetarako badirela interesatuak, aktibitate industrialarekin jarraitzea ahalbidetuko luketenak.

Fagorren izaera milaka pertsonen lanaren ondorioa da, eta ezin dugu balio hori galtzen utzi. FAGORrek enplegua sortzearen zerbitzura egon behar du. Gure ustez, CNAk Txinan fabrikatuz eta hemen proiektu industrialik gabe, ez du FAGOR marka erabiltzeko eskubiderik, baina, aldi berean, uste dugu FAGOR S.Coopek marka utzi beharko lukeela, bailaran enplegua sortzeko proiektu industrialari bide emanez, enplegua sortuz eta Euskal Herrian aberastasuna sortuz.

Gogorarazi nahi dugu gainera, MCC taldeak baduela konpromiso bat Edesa eta Fagorrekiko, bazkide izan edo ez. Beraien kolaborazioa eskatzen dugu, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, edota lan gabe gelditzen garenon birkokapena bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien inplikazioa eta babesa eskatzen dugu, aktibitate industrialia mantentzen eta enplegua sortzen duten proiektuei languntza eta erreztasunak emanez.

Ez ditugu ahaztu nahi duela hilabete batzuk kaleratuak izan ziren langileak. Bukaeraraino jarraituko dugu kaleratze hauen injustizia salatzen.