2026-01-22
Blog Page 761

Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea beharrezkoa da

0


Igor Arroyo LABeko idazkari nagusi ondokoak agerraldia egin du gaur Altsasun, Sakanako delegatuekin batera. Bertan, Iruñerako deia egin dugu beharrezkoa delako Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea.

Arroyok bihar Iruñera joateko deia egiten dio langileriari, “Altsasun egindako injustiziari aurre egin behar zaiolako, Altsasuko gazteak kalean libre behar ditugulako eta batez ere, Euskal Herrian benetako demokrazia ezarri behar dugulako”.

Arroyoren hitzetan, “Guk ez dugu nahi estatu antidemokratiko batean bizi. Ez dugu nahi horrelako injustiziarik jasan. Ez dugu nahi horrelako justizia eredu bat izan eta horretarako hemen beharrezkoa dugu demokraziaren aldeko herri erantzun sendo eta zabala ematea, hemen demokrazia eraikitzeko apustu estrategiko bat egitea eta Altsasukoak aske nahi ditugun bezala Euskal Herrian ere benetako justizia eta demokrazia finkatzea”.

Arroyo bera buru izango duen LABen ordezkaritza zabal batek parte hartuko du bihar Iruñean egingo den manifestazioan.
 

 

 


Burlata, Arrotxapea eta Ermitagañako ospitalez kanpoko larrialdi zentroak itxiko dituztela salatzen dugu


 LABek salatzen ditu neurri mota hauek, biztanleriari murrizten zaiolako zerbitzu sanitario publikoen eskuratzea; gainera, lan arloan, antolamenduari lotu izugarrizko arazoak sortzen ari zaizkie langileei.

Osasun Kontseilaritzak eusten dio haren kudeatzeko politikari (sorospenari nahiz langileenari dagokionez), sorospenean murrizketa berriak ezkutatzea xede duen begi-engainagarritasunean edo efektismoan oinarrituz. Horrela, jendartean ezagutarazi zuen Buztintxurin ospitalez kanpoko larrialdi zentroa zabalduko zuela… Baina ez zuen aipatu bertze hiru zentro itxiko zituela: Burlatakoa, Arrotxapekoa eta Ermitagañakoa.

Sorospen eskaintza handituko zenaren itxura adierazi nahi zuen, berez, murrizketa ekarriko duenean. Buztintxuri bigarren San Martintzat agertu nahi badute ere, dirudienez, azpiegitura gisa, honezkero eremu arazoak ditu. Gainera, neurri horrek dakar jende multzo handia urrunduko dela ezagutzen duten erreferentziako guneetatik, orain arte, haien inguruan eskaintzen zenean.

LABek salatzen ditu neurri mota hauek, biztanleriari murrizten zaiolako zerbitzu sanitario publikoen eskuratzea; gainera, lan arloan, antolamenduari lotu izugarrizko arazoak sortzen ari zaizkie langileei.

Iruñeko larrialdiek, CHNrenak zein Ospitalez kanpokoak (San Martin, Burlata, Arrotxapea eta Ermitagaña), plan estrategiko baten, kanpaina hezigarrien eta gaur egun ez dagoen esparruen arteko koordinazioaren beharra dute, ezegokiro erabiltzen delako nahiz antolamenduan zabarkeriaz aritzen delako, ez dira behar luketen bezain erabakigarriak gertatu.

Hauxe dugu UPN-PSNk eta jakina, hauen kudeatze-koadroek osasungintza kudeatzeko modu eta pentsamendu berari eutsi izanaren emaitza.

 

 

 


EPEko erizain kategoriako bibliografian dagoen liburu bat kentzeko eskatu diogu Osakidetzari, eduki LGTBIfobiko zein matxistak dituelako

LAB sindikatuak Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari den Juan Carlos Sotori idazki bat helarazi dio OPE honetako Erizain kategoriako bibliografian dagoen “La salud mental y sus cuidados” liburua bertatik kentzea eskatzeko, liburu horretako hainbat kapitulutan adierazpen matxistak eta LGTBIfobikoak daudelako. Aipaturiko liburua, 2017an argitaratu zuen EUNSA argitaletxeak, Nafarroako Unibertsitateko argitaletxea hain zuzen ere.

EPEaren bibliografietako edukiei buruzko kontrol falta oso larri iruditzen zaigu. Horregatik, Osakidetzari hartu behar diren neurri guztiak hartzeko exijitu diogu, halakorik errepika ez dadin.

LAB exige a Osakidetza que retire un libro de la bibliografía de la OPE de la categoría de Enfermería, por sus contenidos LGTBIfóbicos y machistas.
  

 

 

Sestaoko Carrefourren elkartu gara, igande eta jai egunetan ireki ez dezaten exijitzeko

Carrefour markapean hainbat frankizia urteko igande eta jai-egun guztietan irekitzen hasi dira edo irekitzeko asmoa azaldu dute Euskal Herri osoan zehar. Hau dela eta, Carrefourren estrategiak gure herri eta hirietako merkataritza sektore osoa kaltetzen duelako, langileek dei egiten diete kontsumitzaileei ere igande eta jai-egunetan kontsumitu ez dezaten. Horretarako sinadura bilketa bat martxan jarri dute, zentro hauetako zuzendariei eta Carrefour multinazionalari Euskal Herriko merkataritza ohiturak errespetatu ditzan eskatuz. Hala, Sestaoko Carrefourren mobilizatu gara gaur, dinamikari ekiteko.
 
Hauxe da igorritako oharra, gaurko mobilizazioaren harira:

EAE-ko 0 irekieren errealitatea, azalera handiko zentroei dagokienez, Eusko Jaurlaritza, gobernu espainola eta saltoki haundientzat beraien planen kontra doan errealitate irmoa da.

Carrefour-en frankiziatutako denda batzuk igande eta jai-egunetan irekitzea erabaki dute.
ELA, LAB, CCOO eta UGT-tik oso larritzat hartzen ditugu erabaki hauek:
-Alde batetik, jada lan baldintza eta kontratazio politika oso prekarioak dituen saltoki handiez ari garelako.
Bestetik, Carrefour igande eta jai-egunetako irekieren aitzindaria izan daitekeela sektorean. Hemen gaudenok jakin badakigu Corte Ingles, Decathlon edo Simply, beste askoren artean zai daude berdina egiteko.
Azkenik, irekiera hauek arrisku larrian jartzen dutelako sektorearen jasangarritasuna, non merkataritza handia eta txikiaren arteko ekilibrioa lortu behar den.

Ordutegi komertzialen liberalizazioaz hitz egitea, gizarte modeloaz hitz egitea da. Guk ez dugu nahi kontsumoan oinarritutako gizarte bat.

Berdinatsunean, aisirako eskubidean eta bizi kalitatean oinarritutako gizarte baten alde borrokatzen ari gara, saltoki handi eta neurrigabeko kontsumoan oinarritutako modeloaren gainetik.
Ordutegi komertzialen desregularizazioak sektore osoa jarriko du kolokan, non enpresa erasokor eta eskrupulu gabe errentagarritasun erraz eta azkarra bilatzen dutenei saritzen zaien.
Carrefour, hemen eztabaida ez da egun bat edo zazpi irekitzea. Igande bat soilik izan arren, irekiera defendatzea ordutegien liberalizazioari atea irekitzea da. Horregatik argi eta garbi esaten dugu: Hemen zero!

Guzti horregatik, 0 irekierak defendatzen jarraituko dugu. Errealitate hori subiranotasun ekonomikoaren adibide praktikoa delako. Kontsumitzaile, merkatari eta langile sindikatuek sortu dugun aliantza irekiera horien alternatiba posible dela erakusteko gure armarik onena da.
Carrefour, hau gelditu dezazun eskatzen dizugu. Zure dendak frankiziatzea erabakitzen duzunean, hemengo joko arauak zeintzuk diren azaltzea eskatzen dizuegu.
 

 

 

San Josen ez dugu murrizketarik onartzen

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (PAGNA) Langileen Batzordeak eta Iruñeko San Jose egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean salatzeko PGNAk azkenaldian bat-batean eta narraskeriz beteriko langile politikan hartu dituen neurriak.

Hezitzaile teknikoen faltak, langile eskasak bai zerbitzu orokorretan eta bai zaintzaile arloan asteburuetan hala nola arratsaldez, gauez zein asteburuetan dagoen arduradun teknikoen gabeziak ez dute inolaz zuritzen Agentziaren jokaera.

Beharrak langile gehiagorekin bete beharrean, lanpostuak kendu nahi dituzte, bestelako batzuk sortu eta diren kontratu batzuk aldatu ere. Guzti guztia, jakina, ez langileekin ezta Langileen Batzordearekin ere kontatu gabe. Ez dute kontuan hartu ezta Zentroko koordinatzaileak ere.

Jakina da langileak behar direla baina ez inoren lepotik. PAGNAn ez da langile bat bera ere soberan, soberan daudenak buruzagi batzuk dira.
 

 

 

Museo Guggenheim Bilbao Fundazioa kaleratze baliogabeagatik zigortzen zuen epaia berretsi dute

0

Ekainaren 14an ezagutu dugu EAEko Epaitegi Nagusiko Lan-Arloko Epaitegiaren epaia, aurtengo urtarrilaren 23an Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiaren epaia berresten zuena. Museo Guggenheim Bilbao zigortzen du epaiak, eta baliogabetzat jotzen du kaleratzea, grebarako funtsezko eskubidea urratzen duelako. Kaleratutako langilea berronartzea eta tramitazio soldatez gain, kalte moralengatik 6.251 eurotako kalte-ordain gehigarria ordaintzera zigortzen du epaiak.

Gertakariak 2016ko udakoak dira, uztaila eta abuztukoak. Museoak azpikontratatutako 18 hezitzailek, LAB sindikatuan antolatutakoak, mobilizazioak eta grebak egin zituzten, lizitazio pleguetan subrogazio klausula txertatzea eta jasaten ari ziren lan- eta soldata-baldintza oso prekarioetan hobekuntzak aldarrikatzeagatik.

Guggenheim Museoa Fundazioaren erantzuna izan zen azpikontratatzen jarraitu nahi zuten zerbitzua bapatean internalizatzea, horretarako 3 langile soilik bideratuz, lanaldiaren %100arekin, aurretik %17ko batazbesteko lanaldiarekin zerbitzua eskaintzen zuten 18 langileen aurrean. Erabakia borobiltzeko, greba egin ez zuten bakarrak izan ziren 3 langile hauek, protestak egin zituen kolektiboa bere osotasunean kaleratuz. Epaiak ondo adierazten duen moduan, erabaki hau lan-baldintza duinak aldarrikatu eta bizi zuten egoera jendaurrean jakinarazi zuten langileek aurkako mendeku argia izan zen.

Guggenheim Museoak 20 urte bete ditu. 20 urte, prekarietatean oinarritutako lan baldintzak eskeintzen, 20 urte azpikontrata zapaltzaileekin funtzionatzen eta 20 urte langileok dugun grebarako eskubidea urratzen. Eredugarria ere aurrerabide eta aberastasunaren eredu izan nahi du baina lan-prekarietatea estaltzen du. Ez du ezkutatu soilik egiten, hauxe baita bere benetako motorea azal duen azal distiratsuaren azpian.

Guggenheim Bilbao Museoa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dituena bere aginte organoetan, ezin daiteke janari azkarreko kate batean bihurtu, hartu eta botatzeko langileekin, zeinetan ardura den bakarra kanpoko distira den. Ezin dira entxufismoak onartu, ezta kontratazio prozesu opakoak ere. Hori al da horrenbeste harrotzen dituen bikaintasuna?

Kalitatezko museoa nahi dugu, gauza guztien gainetik langileen lana babestuko duena, gidariena, hezitzaileena, geletako laguntzaile, dendari, txarteldegi zein garbiketako langileena… ABLE makurren bidezko azpikontratazioa funtzionatzeko arau moduan izango ez duena. Benetako kultur aberastasuna ekarriko duen museoa eta ez soilik erakusleiho hutsa izango dena.

LABetik modo oso positiboan baloratzen dugu, langileek urte eta erdi honetan jasandakoaren gainetik, pairatu zuten injustizia aitortua izan dela azkenean. Langile bati dagokion lehen epaia izan arrean, honen haritik iragarri dezakegu gainontzeko langileei ere baliogabetasuna eta greba eskubidearen urraketa aitortuko dietela.

Langileak zoriondu nahi ditugu eta nabarmendu euren eskubideen urraketaren aurrean eta gatazka osoan zehar izan duten jarrera borrokalaria, beste behin erakutsi dutelako antolaketa eta borroka direla prekarietatearen aurka jarraitu beharreko bidea.
 

 

 

Gizarte zerbitzuen defentsan irten gara kalera

Zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra langileen lan osasuna zaintzen duen ratioa dela aldarrikatu dugu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako mobilizazioetan, “Zaintza zaindu” kanpainaren barruan.

Dagoeneko bi urte igaro dira gure sindikatuak Hego Euskal Herriko Gobernuei gizarte zerbitzu guztiak arautu zitzan eskatuz ekin zionetik kanpainari. Helburu horretan, dauden de- kretuak aldatu dira, eta berezko araudirik ez daukaten gizarte zerbitzuentzat egin diren dekretu berriak landu dira. Gainera, honetan nahasiak dauden agenteen, langileen eta erabiltzaileen partaidetza bermatu beharko litzateke. Dekretuok zaharkituak zeuden, eta gaur egun, oraindik zaharkituak daude. Gure sindikatuak, haiek eguneratu behar direla proposatu genuenean, agertzen ari ginen aldaketak iraul lezake gizarte zerbitzuetako egungo egoera. Zergatik? Ba, dekretu hauen bidez arautzen direlako instalazioak, lanbide-eskakizunak eta langile askoren baldintzak, gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileak izanik. Dekretuok oinarri eta berme dira Hego Euskal Herrian izan ditzagun kalitateko gizarte zerbitzuak. Horrez gain, zuzenean eragiten du sektoreko langileen lan baldintzengan.

Bi parlamentuek onartu zuten LABen ekimena, nork bere Gobernuari mandatua eramanez. Gaur gaurkoz, bi gobernu hauetatik inork ez du bete parlamentuen agindua. Gaur gaurkoz, bi gobernuak arduradun dira gizarte zerbitzuetako sektorean prekarietatean murgildua iraun dezan. Oraindik ez dituzte gure aldarrikapenak bete:

• Dekretu zaharkituak indargabetzea.
• Foru Dekretu berria promulgatu behar da, egungo gizarte zerbitzuen errealitatearekin bat dagoena, non langile gehiago ziurtatuko diren.
• Gure gizarteak behar duen Gizarte Zerbitzuen eredu berriaz egokia izan daitekeen eztabaida ziurtatu behar da, non hartan parte hartuko dugun sektore honetan ohiko arazoak pairatzen ditugunok, hau da, hauen erabiltzaileok eta langileok, eta hel- burutzat benetako kalitatea eskainiko duten gizarte zerbitzuak izango dituen. Zerbitzuok premia berezia daukaten taldeei kalitateko arreta ziurtatu behar die; aldiz, ez dizkie eskaini behar errentagarritasun ekonomikoa helburu duten zerbitzuak. Zer- bitzuok erdigunean pertsonak jarri behar ditu, eta ez dirua.

Argitu behar da, sektore hau, negoziazio kolektiboen bidez bakarrik ez dela onartzen, ez eta hobetzen ere. Bi dekretuak berritu izanak zuzenki eragiten die atentzioaren kalitateari eta langileen lan osasunari. Berebiziko garrantzia du azpimarratzea sektore honetan pertsonekin egiten dugula lan, eta ez objektuekin.

Nola zainduko ditugu pertsona hauek guztiak, premia hauek guztiak, gure bizitzak prekarietatearen menpe daudenean,
nola egingo diegu aurre pertsona hauen beharrizanei gure bizitzak guztiz desegituratuak daudenean, 14 lanordutako txan- dak bete behar izaten dugunean, baita 25 lanordu jarraian ere, etxera eraman ohi dugun sentipen-zama dela-eta begiak bildu ezinean gabiltzanean eta amets gaiztotan murgiltzen garenean, erabiltzaileko langileen ratioa iristen ez denean ere egiazko premiak asetzeko edo bestela, gure laneko eta etxeko bizitza uztartzeko eskubidea onartzen ez zaigunean ere, eta lanetik bidaltzen gaituztenean haurdun gaudelako? Gutako asko besteen seme-alaben amak baikinan lan egiten badugu ere, ez digute onartzen geure familia osatzeko eskubidea. Egunero, behin eta berriz jasan behar izaten ditugu erasoak ( sikoak zein hitzez), lan-zama jasangaitzak, lan baldintzak iraingarriak, instalazio egokirik ez eta prebentzio neurririk ez daukaten lantokietan egin behar izaten dugu lan, geure buruak jokoan jartzen ditugu ere, lanean ari garela. Jotzen digute, lotsarazten eta esplotatzen gaituzte…

Ekainaren 14a aukeratu dugu kalera irteteko eta nahikoa dela esateko, kalitateko gizarte zerbitzuen aldeko borroka, diru publikoaz ordaintzen diren gizarte zerbitzuen aldeko borroka ez delako sindikatuen borroka hutsa. Borroka hartan hiritar guztiak nahasi behar dira, gizarte zerbitzuak administrazioak ematen duen erantzuna direlako gizartearen beharrizan bereziak eta oinarrizko eskubideak bermatzeko. Ez dira, gaur egun, kontratazio administratiboaren eredua men- deratzen duten negozio handien txanpon-truke.

Garaia da amai dadin sektore honetan emakumeei jasanarazten zaien esplotazioarekin. Garaia da onar dakizkigun. Gerokultoreok, psikologook, hezitzaileok, integratzaileok,… gizarte honen giltzarriak gara, eguneroko lanean profesionalak gara. Noizbait sektore honen zaintza behar izango dugu, edo behar izan dugu. Horrengatik aldarrikatu nahi ditugu gizarte zerbitzu publikoak eta kalitatekoak. Dekretuak alda daitezela eskatzen dugu, hiritarren interesei erantzunez.

 

 

 

Larrialdiko Garraio Sanitarioa Nafarroan: UGT eta UTESNA urduritzen ari dira

0
Ikasturte amaiera bero samarra suertatzen ari da, Garraio Sanitarioaren arautzeari dagokionez, kontuan hartuz UGT-SECTOR DE AMBULANCIASek LAB Suhiltzaileak/Bomberos de Navarraren aurka egin dituen salaketa korporatibista.

Gai hau behin eta berriz errepikatzen da; sektorean lan egiten duten profesional batzuk, UTESNAn antolatuak, haien lan baldintzak baliarazi dituzte Nafarroako Suhiltzaileen eskuduntzen kaltean. Xede horretan, sindikatuen plataformak darabiltza, UGTk adibidez. Sindikatu horrekin, Nafarroak profesional balioaniztunez osatu eredu eredugarrian larrialdiko garraioa baliabidetzat hartuta, erabateko sintonia izan dugu beti anbulantzien alde egiteko.

Gezurretan ari garela leporatzen digute, baita legeaz eta erakundeez iseka egitea eta suhiltzaileen kopuruak artifizialki puztea ere. Diotenez, Larrialdi Sanitarioetako Teknikaria titulua oparitzen digute… Zehaztearren, Herri Defendatzailea eta Osasungintza aipatzen dute. Urduritu egin dira. Dirudienez, iraganeko kontua da aurten erabili duten isiltasun estrategikoa.

Hotsak hots, hau dena oso soila da, eta gizarteak ezin hobeki ulertzen du, termino egokietan proposatzen bada:

• Suhiltzaileen zerbitzua, 60. hamarkada geroztik, erakunde bakarra da non sektore publikoak anbulantzien zerbitzua eskaintzen duen.

• Iruñerrian bi anbulantzia medikalizatuei eusten diegu, eta Nafarroako geografian sakabanatuak dauden hainbat parketan, hamar oinarrizko anbulantziei.

• Hezkuntza sailak arautu du behar den prestakuntza suhiltzaile hasi berriek legearen arabera lan sanitarioa egiten utziko dien betebeharreko heziketa erdietsi dezaten. Dirudienez, UGTk-Corporación de ambulancierosek ez dute gogo-onez onartzen legeria; esan genezake ere, erakundeekiko jarrera lotsagabea erakusten dutela.

• Osasunbideak, arduraduna izaki, oraindik ez du Larrialdiko Garraio Sanitarioa Suhiltzaileetan aritzen ginenon araudia egin. Eskatzen ari garen hori, zalantzarik gabe, urduritzen ari da presio talde pribatu hori.

• Nafarroako Suhiltzaileok Langile-kopurua Berritzeko Ituna sinatu genuen. Hartan ezartzen zen Nafarroan, langile-kopurua 388 beharginetan finkatuko zela, eta sindikatu guztiek, UGT barne eta aho batez, bat etorri ginen. Aspaldi zenbakiak ez direla osatzen, eta horrek hainbat arazo eragiten digu parketan, egunero, gutxiengo langile-kopurua betetzeari dagokionez. Datuak datu dira, eta kopuruak artifizialki puzten saiatzen ari garela esatean gezurra diote. Argitara daitezkeen Lan Eskaintza Publikoetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gainerako lehiakideekin lehia zaitezten.

• LAB Suhiltzaileak/Bomberosek Nafarroako Herri Defendatzailearengana jo du kexua agertuz, Osasunbideak behin betikoz arautu eta gaitu ditzan langileak. Jakina, aipatu irudia errespetatzen dugu, eta horrengatik espero dugu haien bitartekaritzarekin legeria beteko dela.

LAB-NLAk beti defendatu izan du eta aurrerantzean defendatuko dugu suhiltzaileek aspalditik egin duten lana, honekin gainerako garraio sanitarioarekin kontra egiten ez dugula. Edonola ere beti defendatuko dugu garraio sanitario publikoa.

Behin, gai honi buruzko kontu batzuk argitu ditugula, LABek ez du inor ezetsi nahi. Adierazi nahi dugu UGT-Corporación ambulancierak irizten badio korporatibismoa publikoaren defentsari, gogo jardunak egin ditzala.
 

 

 

Kalitatezko lan baldintzak eta zerbitzuak aldarrikatu dituzte Eskuhartze Sozialeko esparruko langileek

Aurreikusitako bi grebetatik lehena egin dugu gaur Bizkaian, Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren defentsan.

Gizarte langile, psikologo, hezitzaile, integratzaie sozial, zaintzaile, animatzaile soziokultural, osasun langile eta komunitatearentzat funtsezko lanak egiten dituzten langileak, hots, Eskuhartze Sozialaren esparruan lanean ari diren langile guztiak deituta zeuden gaur grebara, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok deituta. Hala, lanuzteekin batera, manifestazio bat egin dugu Bilbon, Foru Jauregitik Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileraino.

Deitutako bigarren greba eguna ekainaren 28an izango da.