Corrugados Azpeitia enpresako kaleratzeak salatzeko Enpresa Batzordeak deituta elkarretaratzea egin da gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean .
Manifestazioa eta kanpaldi iraunkorra Cementos Lemonan aurkezturiko EEEa salatzeko
Cementos Lemoako Enpresa Batzordeak manifestazioa deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Cementos Porttland Valderrivas Taldeak Estatuko enpresa batzuetako langileen kaleratzea (34 Cementos Lemonan) planteatzen duen EEEa aurkeztu izana salatzeko. Ondoren Kanpaldi iraunkorra egingo dute enpresa atarian kontsulten epealdia amaitu arte (urriak 18).
EAJren «EITBko praktika eredugarriak» herriaren diruarekin jolasteko
Andoni Ortuzaren taldeak EITBren diru publikoa erabili zuen enpresa pribatu bat sortu eta kudeatzeko. Kontrol publiko urria galtzera zihoanean konfidantzako lagunen esku utzi, eta 700.000€tan zorpetu zuen legez kontrajo jardunean. EAJ, ohiko pribatizazio praktika haren bitartez kontrol publikoa sahiestu, irabaziak poltsikoratu eta galerak sozializatzen trebea zen, eta horri «praktika eredugarri» deitzen diola salatu du LABek.
1.000 lagun baino gehiagok I26ko errepresioa salatu dute Iruñean
Manifestazioa 12:00etan hasi da Corte Inglesetik eta Gobernu ordezkaritzaren aurrean amaitu da. Espe Iriarte eta Imanol Karrerak hitza hartu dute I26ko Errepresioak Kaltetutako Herritarren izenean.

