LAB sindikatuak deituta Wat Direcciones enpresak 28 langile kaleratzeko asmoz aurkeztu duen Lan Erregulazio Espedientearen aurka protesta egin zuten larunbatean Ermuan.
Jende uholdeak euskal preso eta iheslariak etxeratu eta bakera hurbiltzeko urrats garrantzitsua eman zuen Baionan
Euria ere etzen traba izan Baionara gerturatzeko. Hego Euskal Herritik 70 autobus baino gehiago abiatu ziren eta mobilizazioen senideek eta iheslariek toki berezia izan zuten. Hurrengo hitzordua, urtarrilaren 12an Bilboko karriketan. Espetxe politikari, konponbideari eta bakeari baiezko borobila emateko ezinbesteko zita izango da hori ere.
Aiara eskualdeko LABeko delegatuek Guardianeko zuzendaritzari bere jarrera alda dezala eskatu diote
Aiara eskualdeko LABeko delegatuek Guardianeko zuzendaritzari bere opakutasuna eta bideratzen ari duen beldurrezko kanpaina mediatikoa albo batera utz dezala eskatu diote Laudion egindako Batzarrean.
Desjabetzen ondorioz sortzen ari den egoera larriaren aurka mobilizatzera deitzen du LAB sindikatuak
LAB sindikatuak espekulatzaileen mesedetan ari diren eragile politiko eta instituzioak eta desjabetzak egiten ari diren banku eta kutxak desjabetzengatiko hilketen erantzule direla salatzen du.
LAB sindikatak TPE hauteskundeetako bozken kondaketa sistema salatzeko ekimena burutu du
Atzo goizean, LABeko militantek marra gorri bat tindatu zuten Ipar Euskal Herriko hiru mugabidetan (Tarnosen, Arbotin eta Mithikilen) Ipar Euskal Herri eremuan bozak konda eta ordezkaritza maila kondutan har daitezen exigitzeko.
Kaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan
Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresako batzordeak bi langile kaleratu dituztela eta urtea amaitu baino lehen beste hiru kaleratuko dituzten mehatxua jaso dutela salatu dute.
Manifestación en Laudio en denuncia a las amenazas de la dirección de Guardian
La sección sindical de LAB denuncia la total falta de voluntad por parte de la empresa para sentarse a negociar y llama a la manifestación que tendrá lugar mañana en Laudio.
Hitzarmenaren defentsan lanuzte eta mobilizazioak MESA enpresan
Mungian dagoen Manufacturas Electricas S.A. (MESA) enpresako langileek hitzarmenaren defentsan elkarretaratzea egin dute gaur Iberdrola dorrearen aurrean. 2011ko abenduaren 31az geroztik indarra galdua duen hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak trabatzen jarraitzen du zuzendaritzak, eta horren aurrean joan den urriaren 5ean hasita astero ordubeteko lanuzteak egiten ari dira langileak.

