2026-09-19
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLABek herri mobilizazioa aldarrikatu du Nafarroak bizi duen krisi pokitiko eta soziala...

LABek herri mobilizazioa aldarrikatu du Nafarroak bizi duen krisi pokitiko eta soziala era okerrean itxi ez dadin


Gaur Iruñean egindako prentsaurrekoan, LABeko Nafarroako bozeramaileak, Igor Arroyok, langileriari murrizketak inposatu dizkion elite politikoa aberasten egon dela salatu eta bitarteko guztiekin kalera ateratzeko deia egiten dio langileriari, Greba Orokorraren aukera baztertu gabe.

Nafarroak bizi duen krisi politiko eta sozialaren aurrean, zera esan du: “Ezin dugu onartu eredu ustel eta antisoziala mantentzeko helburuaz egindako aurpegi aldaketa hutsa. Ez da sistema berritu behar, eraldatu baizik”.

LABen iritziz, Nafarroako langileriak hiru helbururen alde borrokatu behar du: lehenengoa, UPNren Gobernuaren dimisioa eta hauteskundeak; bigarrena, Nafarroako Kutxa eta bestelako instituzioen harpilaketaren gaineko Ikerketa Batzordea; eta hirugarrena, Nafarroan indarrean egon den eredu ustel eta antisozialarekiko apurketa demokratikoa, gardentasuna, erabakitzeko eskubidea eta aldaketa sozialan oinarritutako eredu berria eraikitzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.